Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1)

Page 109

Seigarren gaia EZKONTZAREN GORABEHERAK (I). DEUSEZTASUNA Laburpena: §13. Ezkontzaren deuseztasuna.— 50. Deuseztasunaren kategoria.— 51. Deuseztasun kariak: A) Ezkontzaren deuseztasuna, adostasuna ukitzen duten karien zioz (KZren 73. art.ko 1, 4 eta 5. idazatiak); B) Ezkontza ren deuseztasuna, forma akatsaren zioz.— 52. Deuseztasun akzioaren egikaritza.— 53. Ezkontza deuseza baliozkotzea.— §14. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak eta ustezko ezkontza.— 54. Baldintzak.— 55. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak, onustedun ezkontideari begira eta semealabei begira.— §15. Deuseztasunari eta ezkontza rato eta burutugabeari buruzko ebazpen kanonikoen eragingarritasun zibi la.— 56. Estatuko Zuzenbidearen araberakoa izatea.— 57. Epaiak izan behar dituen betekizunak Espainian betearazteko.

§13. EZKONTZAREN DEUSEZTASUNA 50. Deuseztasunaren kategoria KZren 73. artikuluak arautzen ditu ezkontzaren deuseztasuna eskatzeko kariak. Horren inguruan agertzen zaigun lehenengo arazoa hauxe da: ezkontzari deuseztasuna aplikatzeaz gain, deuseztakortasunaren kategoria ere aplika da kiokeen ala ez zehaztea. Badirudi ezkontzaren arloan deuseztakortasunaren kategoria onar daitekeela, KZren 75 eta 76. art.en itzalean; izan ere, bi manu horiek ezkontza baliozkotzen dute, ezkontza hori egitean KZren 73. art.ko 4 eta 5. zk.etan adierazitako akatsetarik baten bat izan denean. Hala eta guztiz ere, deuseztakortasuna eragingabetasun kategoria bat da eta kategoria hori ondare izaerako negozio juridikoei bakarrik aplika dakieke (AGk besterik ba dio ere, 1969ko ekainaren 12an emandako epaian). Bada, ezkontzak status bat sortzen du eta, status hori aldarazteko, epaileak adierazitako kariren bat gauzatu behar da; halako kariek egoera zibilean eragina dutenez gero, interes orokorrekoak dira. FAMILI ZUZENBIDEA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1) by elkarmedia - Issuu