Hogeita zortzigarren gaia BAHIA
Laburpena: ยง85. Edukitza lekualdaketadun bahia 331. Kontzeptua 332. Ezaugarriak 333. Eraketa 334. Subjektuak 335. Objektua 336. Edukia 337. Azkentzea ยง86. Bahi bereziak 338. Bahi irregularra 339. Eskubideen gaineko bahia 340. Erruki etxeek eta gainerako establezimendu publikoek ematen dituzten maileguak bermatzeko bahia ยง85. EDUKITZA LEKUALDAKETADUN BAHIA 331. Kontzeptua Bahia ondasun higigarrien gaineko berme-eskubide erreala da eta, ondasunok bahitzeko, euren edukitza lekualdatu behar da. Bahiak bermaturiko betebeharra betetzen ez bada, hartzekodunak ahalmena du, ondasun pignoratua besterendu eta horren ondorioz lortutako prezioarekin beraren kreditua kobratzeko. Bahiak, hipotekak bezala, mota guztietako betebeharrak berma ditzake, bai betebehar hutsak, bai baldintzapekoak, baldintza hori etengarria izan zein suntsiarazlea izan (KZren 1861. art.). Esan berri dugunez, bahia eratzeko, ondasun higigarria lekualdatu behar da; hau da, ondasun higigarri pignoratuaren edukitza eman behar zaio hartzekodunari berari zein hartzekodunak eta zordunak aukeraturiko hirugarrenari (KZren 1863. art.). Edukitzaren lekualdaketak bi eginkizun betetzen ditu, batez ere: zordunaren ondarea kontrolatzea eta bahiari