Eskubide errealak2

Page 75

325. Lehenespenez eskuratzeko eskubide bakarraren gain titular bat baino gehiago izanik, euren artean izan daitezkeen gatazkak Bat baino gehiago izanez gero lehenespenez eskuratzeko eskubide bera egikaritu nahi duten titularrak, hurrenkera ondokoa da: 1. Erkideen arteko atzeraeskuratzean, euron gauza erkidean duten portzioaren arabera (1522. art. in fine). Irizpide bera aplika dakioke jaraunskideen arteko atzeraeskuratzeari. 2. Mugakideen arteko atzeraeskuratzean, lehentasuna du lur mugakiderik txikienaren jabeak; eta luzezabalera berekoak badira, atzeraeskuratzea eskatzen duen lehenengoak (1523. art.). 3. 1964ko HELren arabera, errentatzailekideek ezin dituzte bananbanan egikaritu eroslehentasun-eskubidea eta atzeraeskuratzeko eskubidea; dena dela, errentatzailekide batek ez baditu erabili nahi, orduan ulertu behar da pertsona horrek uko egin duela, eskubide horiek egikaritu nahi dituen errentatzailekidearen mesederako (1964ko HELren 37. art.). 4. LELren 95. art.ari helduta, aprobetxamendu nagusiaren errentariari bakarrik dagokio eroslehentasuna, atzeraeskuratzea edo lehenespenez eskuratzeko eskubidea egikaritzea, errentari ezberdinei eratxiki bazaizkie finka berak izan ditzakeen aprobetxamendu desberdinak. 5. NEGLn, mugakideen artean adostasunik ez badago, 45. art.an araututako eskubidea egikaritu nahi dutenen artean lehentasuna du luzezabalerarik gutxieneko finkaren jabe mugakideak (45.2 art.). ยง83. BORONDATEZKO EROSLEHENTASUNA ETA ATZERAESKURATZEA 326. Onargarritasuna, araubidea eta ondoreak Espainiako sisteman, borondatezko eroslehentasunak eta atzeraeskuratzeak azaltzen duten arazorik nagusiena ez da horiek onargarriak diren ala ez erabakitzea; horretan ez dago batere zalantzarik, KZren 1255. art.ak kontratu askatasunari buruzko printzipioa ezartzen baitu. Kontrara, arazoa da borondatezko eroslehentasun eta atzeraeskuratze horiek eragingarritasuna duten ala ez hirugarrenen kontra, eta Jabetza Erregistroan inskriba daitezkeen. Egineginean ere, ezerk ere ez du oztopatzen bi subjektuk eroslehentasun-eskubidea ituntzea, euretako batek ondasun zehatz bat besterendu nahi duen kasurako; edo atzeraeskuratzeko eskubidea ituntzea, euretako batek ondasun zehatz bat jadanik besterendu duen kasurako; edo, bestela, bi subjektu horiek eroslehentasun-eskubidea eta atzeraeskuratzeko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu