Eskubide errealak2

Page 73

da. Aipatu jakinarazpen egokiak egiaztatu ez badira, orduan etxebizitzen salmenta-tituluak ezin izango dira Jabetza Erregistroan inskribatu. Alabaina, ongitzeko moduko akatsa da; hori dela eta, aurreneurrizko idatzoharra egin ahal izango da ongitzeko akats horren ondorioz. Etxebizitza errentan eman ez bada, nahikoa izango da saltzaileak helburu horren adierazpen formala eskrituran azaltzea; bestela, agiri publikoa faltsutzearen zigorra ezarriko da. 25.6 artikuluan ezarritakoaren arabera, salerosketaren gaiak, etxebizitza ez eze, errentatzaileak alokatutako etxebizitzaren eranskin gisa dauden gainerako objektuak ere barnean hartzen baditu, errentariak hori guztia eskuratu beharko du, hots, etxebizitza eta alokatutako eranskinak. Zernahi gisaz, ezin izango du lehenespenez eskuratzeko eskubidea soil-soilik etxebizitzaren gain egikaritu. Kasu horretan aipatu beharreko artikulua 1994ko Hiri Errentamenduen Legean jasotako 2.2 artikulua da. Artikulu horren ariora, etxebizitza-errentamenduan aplikatzen diren arauak aplikatuko zaizkie, orobat, altzariei, trastelekuei, garaje-plazei eta gainerako gelei, errentapeko espazioei edo errentatzaileak berak finkaren eranskin gisa lagatako zerbitzuei. 25.7 artikuluaren arabera, ez da eroslehentasun-eskubiderik edo atzera-eskuratzeko eskubiderik izango, errentatzaileak errentapeko etxebizitza saltzen duenean ondasun higiezin horren jabetzan dituen gainerako etxebizitza edo lokalekin batera, edo jabe batek baino gehiagok ondasun higiezineko etxebizitza eta lokal guztiak erosle bati saltzen dizkiotenean. 25. artikuluko azken paragrafoak adierazi bezala, kontratua 5 urte baino gehiagorako itundu bada, klausula moduan gehituko da errentariak eroslehentasunaren, edo, hala denean, atzera-eskuratzearen bidez ondasun higiezina lehenespenez eskuratzeko legezko ahalmenari uko egitea. ยง82. LEHENESPEN ARAZOAK, LEHENESPENEZ ESKURATZEKO ESKUBIDEA DUTENEN ARTEAN 323. Orokorrean Besterentze berean, bat baino gehiago izan daitezke lehenespenez eskuratzeko eskubideen titularrak. Gertatu ere, eskubideen arteko elkarjotze hori esparru bikoitzean gerta daiteke: batetik, lehenespenez eskuratzeko eskubide desberdinak pila daitezke; bestetik, eskubidea bakarra izanik, eskubide hori egikaritu nahi duten titularrak bat baino gehiago izan daitezke. Bi arazo horiek lehenago jorratu izan ditugu, eskubideak bananbanan aztertu ditugunean; horregatik, jarraian azaletik baino ez ditugu azalduko.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.