Eskubide errealak2

Page 55

ยง83. Borondatezko eroslehentasuna eta atzeraeskuratzea 326. Onargarritasuna, araubidea eta ondoreak 327. Hitzarmenezko atzeraeskuratzea

ยง84. Aukera-eskubidea 328. Kontzeptua 329. Izaera juridikoa 330. Aukera-eskubidearen inskripzioa eta egikaritza ยง79. LEHENESPENEZ ESKURATZEKO ESKUBIDEEN KATEGORIA 308. Kontzeptua eta azterketa kritikoa Orokorrean, doktrinak ahalmen desberdinak biltzen ditu lehenespenez eskuratzeko eskubideen kategoriara. Kategoria homogenoa dela ematen duen arren, bertara bildutako ahalmenek antzekotasun bakarra dute euren artean, alegia: ahalmen horien titularrek ondasun zehatz bat eskuratzeko aukera juridikoa dute, beste subjektu baten aurretik edo beste subjektu baten ordez (bigarren subjektu hori ondasuna eskuratzeko moduan dagoen ala jadanik ondasuna eskuratu duen kontuan hartuta). Ondasuna eskuratzeko eskubidea erreserbatzen denean ere, ahalmen horien titularrek lehenespena dute. Hortaz, irizpide pedagogiko eta sistematiko zalantzagarrietan oinarritzen da lehenespenez eskuratzeko eskubideen kategoria; izan ere, irizpide horrek ez du oinarri historikorik, antolamendu juridiko positiboan ez da beren beregi onartzen eta ez du izaera homogenorik. Hori dela eta, kategoriaren beraren izatea kritika daiteke. Egineginean ere, lehenespenez eskuratzeko eskubideek (hala nola, eroslehentasunak, atzeraeskuratzeak eta aukera-eskubideak) doktrinak eratutako kategoria bat osatzen dute; kategoria hori guztiz heterogenoa da, bai eskubideen egiturarengatik, bai eskubide horien izaera eta jardunbidearengatik. Hala ere, autore batzuek homogenotu egin nahi izan dute kategoria hori. Horretarako, generotzat hartu dute aukera eta espezietzat, berriz, legezko zein borondatezko eroslehentasuna eta atzeraeskuratzea. Dena dela, ahalegin horrek ez du, ez oinarri historikorik, ezta oinarri positiborik ere. Bestalde, lehenespenez eskuratzeko eskubideek izaera erreala ala pertsonala duten eztabaidatu izan du doktrinak. Zinez, ulerkera klasikoaren arabera, lehenespenez eskuratzeko eskubideen artean, batek ere ez ditu betetzen eskubide errealei dagozkien ezaugarriak; izatez, ez dira zuzeneko eta erabateko ahalmenak. Gainera, lehenespenez eskuratzeko eskubiderik garrantzitsuenak Kode Zibilaren IV. liburuko IV. titulura biltzen dira, salerosketari buruzko titulura, hain zuzen; hori dela medio, XIX. mendearen


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu