Eskubide errealak2

Page 377

idatzoharra, ondasun hori testamentugilearena berarena denean; ondasun higiezinak kargatzen dituzten errenten edo aldizkako prestazioen legatuari buruzko idatzoharra; errefakziozko kredituaren aurreneurrizko idatzoharra, hipoteka inskripzio bihur daitekeenean. 512. Iraungitzea Iraungitzea da denbora igarotzeagatik idazkunak indarra galtzea. Definizio horren harira, iraungitzeak eragina du epe mugatuko iraupena duten idazkunetan, adibidez, aurreneurrizko idatzoharretan eta bazterreko ohar batzuetan. §133. ERREGISTROAN ADIERAZITAKOA ZUZENTZEA 513. Erregistroaren zehaztugabetasuna HLren 39. art.aren arabera, Erregistroaren zehaztugabetasun gisa har daiteke bertan adierazitakoaren eta errealitate juridikoaren artean dagoen edozein desadostasun, inskribatzeko moduko eskubideei buruz. Bistan denez, manu horrek, batetik, zehaztasunaren objektua finkatzen du; ildo horretatik, zehaztasunaren objektua eratzen dute Erregistroak agerrarazten dituen datu juridikoek. Bestetik ere, manuak berak zehaztasun horren hedadura finkatzen du. Hedadura horrek bere baitan hartzen ditu Erregistroko errealitatearen eta Erregistroz kanpokoaren artean izan daitezkeen desadostasun guztiak; horretan ez da kontuan izan behar zeintzuk diren desadostasun horiek eragin dituzten arrazoiak. Objektuari dagokionez, aurrerago esana doan bezala, Erregistroak ematen duen babesa inskripzioaren alde juridikoei buruzkoa da, batik bat. Horregatik, badirudi zentzuzkoa dela Erregistroko zehaztugabetasun gisa hartzea alde juridikoei buruzko desadostasuna bakarrik. Edozein modutan ere, hori ez dator bat Erregistroko errealitatearekin, errealitate horrek kontuan hartzen baititu finkaren datu fisikoak ere. Lehenengo eta behin, inskripzio idazkunean agerrarazi behar dira datu fisiko horiek (ikus HLren 9 eta HEren 51. art.ak), baita eurek izan ditzaketen aldarazpenak ere, aldarazpen horiek Erregistroan adierazitako luzezabaleraren zuzenketak izan zein obra berriak izan. Bigarrenik, datu fisikoak albo batera uztea ez dator bat HEn izandako azken aldaketekin. Orobat, aldaketa horiek Erregistroa eta Katastroa koordinatzera bideratuta daude, ondoko helburua lortzeko: eskubidearen objektu den finkaren identitatea, luzezabalera eta gainerako aldeak ahalik eta ziurren adieraztea. Horri lotuta, kontuan hartu behar da HLren 38. art.ko erregistro legitimazioaren ondoreak


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.