Eskubide errealak2

Page 376

egokian argitaratu direnik frogatu ez denean (HEren 298. art.); eta aurkezte idazkunaren ezereztea, beraren indarraldia igarotzean ez bada agiria luzatu, aurreneurrizko idatzoharra egin edo gobernu errekurtsoa jarri (HEren 436. art.). 510. Edukia Ezerezte-idazkunek adierazi behar dituzte HLren 103. art.an eta HEren 193. art.an jasotako inguruabarrak: 1. Ezereztea egiteko oinarri den agiriaren mota eta data; agiri hori eskuetsi duen notarioaren izena edo hori luzatu duen epaile, auzitegi edo agintaritzaren izena. 2. Ezereztea eskatzen duen edo ezerezteko adostasuna ematen duen pertsonaren izenabizenak. 3. Idazkuna erabat nahiz zati batez ezereztu dela azaltzen duen adierazmoldea. 4. Ezerezte-hitzarmena edo -agindua barneratzen duen titulua Erregistroan aurkezteko data. ยง132. IDAZKUNAK INDARGABETZEKO BESTE ARRAZOI BATZUK: IRAUNGITZEA 511. Idazkun baten ordez beste bat egitea Ezerezteaz gain, Espainiako Erregistro zuzenbidean, badira beste bide batzuk, idazkuna indarrik gabe uzteko. Bide horien artean nabarmendu daitezke, besteak beste, idazkun baten ordez, beste bat egitea eta lehenengo hori iraungitzea. Aurrenekoari dagokionez, inskripzio idazkuna ordez, beste idazkun hau bakarrik onar daiteke: Erregistroan inskribaturik dagoen jabaria zein eskubide erreala eskualdatu dela adierazten duen beste inskripzio bat (HLren 76. art.). Kontrara, inskripzioek ordez ditzakete aurreneurrizko idatzohar zehatz batzuk (HLren 77. art.). Artezago esateko, ordezteko modukoak dira, esate baterako, ongitzeko moduko akatsengatik egindako aurreneurrizko idatzoharra, akats ongitzen direnean; ondasun higiezin jakin baten legatuari buruzko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu