Eskubide errealak2

Page 369

egiten da eta laburlabur adierazten du bertan agerrarazi nahi den egitatea (HEren 335 eta 336. art.ak). Bazterreko oharrak numerus clausus dira eta horien edukia era askotakoa izan daiteke. Horren harira, bazterreko oharrek adieraz ditzakete borondate aitorpenak (HLren 144. art.), ondasun zehatz batzuen izaera (HEren 259.2 art.), Erregistroko beste folio zein liburu batzuen aipamena (HEren 250. art.), bai eta baldintza etengarripeko tituluei dagokienez, gertaera baten jazokuntza ere (HLren 23. art.). Idazkun horietatik batzuek egiazko aldarazpen juridikoerrealak adierazten dituzte. Beste batzuk, ostera, egitate bati buruzkoak dira, esaterako, egoitza aldatzea (PZLren 683.2 art.); baina horiek ez dute garrantzi juridikorik. Horrek guztiak ageriagerian jartzen du ezinezkoa dela bazterreko oharraren kontzeptua zehaztea, bai eta idazkun horren bidez agerraraz daitezkeen legezko kasuen zerrenda ematea ere. 505. Motak Bazterreko oharrek sorturiko ondoreen arabera, hiru ohar mota bereiz daitezke. a) Bazterreko oharrak, beste idazkun batean jasotako egitate edo egintzen aldarazpena agerrarazteko. Bistan denez, ohar horiek beste idazkun batzuetan jasotako informazioa osatzen dute eta ondoreak sortzen dituzte, kasuan kasuko aldarazpenak eragina duenean idazkunek jasotako egoera juridikoan. Hori gertatzen da, berbarako, alde bakarreko eraketa izan duen hipotekaren onarpenarekin, bazter ohar egokiaren bidez agerrarazten baita onarpen hori (ikus HLren 141. art.). Beste ohar batzuk, ordea, erabiltzen dira Erregistroan inskribatu zein idatzohartutako ondasun edo eskubideekin zerikusirik duten jarduerak plazaratzeko; adibidez, Erregistroko ziurtagiriak adierazten dituzten oharrak, ziurtagiri horiek luzatzen direnean ondasun edo eskubideen inguruan prozedura edo espediente bat hasi nahi duen pertsonaren mesederako. Horren inguruan dabiltza, hain justu ere, PZLren 688. artikulua, hipoteka-bermea zuzenean betearazteko prozedurari buruzkoa, eta HEren 32. artikulua, nahitaez jabetza kentzeari buruzkoa.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.