Eskubide errealak2

Page 339

arren, Zuzenbidearen ikuspuntutik berebiziko garrantzia dute, eskubidearen edukia zehazten dutelako. Kontu horren inguruan, jurisprudentziaren jarrera ez da eraberekoa izan. Epai batzuek ez diete datu fisikoei aplikatu Erregistroko legitimazioa (esaterako, Auzitegi Gorenak 1947ko urtarrilaren 6an eta 1964ko ekainaren 30ean emandako epaiek). 1953ko martxoaren 21eko epaiak, ordea, kontrako irizpidea hartu zuen eta horrexeri heldu zioten, besteak beste, AGk 1973ko ekainaren 30ean, 1974ko maiatzaren 20an, 1981eko apirilaren 7an eta 1991ko azaroaren 30ean emandako epaiek. Epaiok Erregistroaren zehaztasun presuntzioa aplikatu zieten, bai titulartasunari berari, bai eta finkaren mugei eta luzezabalerari ere. Edonola ere, badirudi jurisprudentziak berriro aldatu duela bere irizpidea, hurrengo epaietan: AGk 1987ko azaroaren 13an, 1991ko urriaren 1ean, 1992ko azaroaren 26an eta, azkenik, 1993ko otsailaren 3an emandakoetan. §127. HIPOTEKA AKZIOAK

LEGEAREN

41.

ARTIKULUKO

493. Izaera Erregistroko legitimazioaren ondorioa da HLren 41. art.ak araututako auzibideetan babesa izatea (indarrean dagoen PZLren 9. azk. xed.aren 1. paragrafoaren araberako idazkeran). Bada, HLren 41. art.aren arabera, ÂŤErregistroan inskribatutako eskubideek eratortzen dituzten akzio errealak egikaritzeko, Prozedura Zibilaren Legean araututako ahozko epaiketa gauzatu behar da ondokoen kontra: Erregistroan inskribatutako titulurik izan gabe, eskubide inskribatuen aurka jardun edo eskubide horien egikaritza oztopatzen duten guztien kontra. Akzio horien oinarria da 38. artikuluak aitortutako erregistro-legitimazioa, eta, halakoak egikaritu ahal izateko, Erregistroko ziurtagiriaren bidez egiaztatu behar da kasuan kasuko idazkuna indarrean dagoela, inolako kontraesanik gabeÂť. Ildo horretatik, PZLren 250.1.7 artikuluaren arabera, hitzezko epaiketan erabakiko dira, munta edozein dela ere, Jabetza Erregistroan inskribatutako eskubide errealen titularrek eskubideon eragingarritasuna lortzeko eragin dituzten demandak, eskubideon aurka jarri edo eskubideon egikaritza oztopatu


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu