Eskubide errealak2

Page 334

bakarrik egin bada, idazkun horren dataren biharamunetik zenbatzen hasi eta hurrengo hirurogei egunetan, ezin da egin aurrerago adierazitako tituluen inskripziorik, ezta idatzoharrik ere». Artikulu horrek ez du aldatu aurkezte idazkunak berez duen epea, hori ere 60 egunekoa baita. §126. ERREGISTROKO LEGITIMAZIOA 491. Zehaztasun-printzipioa Erregistroak dituen ondore substantiboen artean, Erregistroko legitimazioa nabarmendu beharra dago. Printzipio hori zehaztasun-printzipioan oinarritzen da, azken horrek Espainiako publizitate sistema eratzen duelako. Era berean, zehaztasun-printzipioa beste hipoteka-printzipio baten ondorioa da: legezkotasun-printzipioaren ondorioa, Espainiako antolamendu juridikoan azken horren inguruan antolatzen baita ondasun higiezinei buruzko publizitatea. Jakina denez, Espainia eta Frantziako sistemak ez datoz bat arazo batzuetan, berbarako, ondorengoan: Espainiako erregistratzaileek tituluen legezkotasuna kontrolatzen dute eta Frantziakoek, ordea, ez. Legezkotasun kontrol hori folio errealarekin eta segidako traktuarekin lotuz gero, badirudi Espainiako Erregistroak informazio osatua eman dezakeela, bertan inskribatutako finken egoera juridikoari buruz. Horrexegatik, neurri handi batean, Erregistroan agerrarazitakoak eta errealitate zibilak bat egiten dute. Zuzenbidearen ikuspuntutik, Erregistroko zehaztasun presuntzioaren bidez azaltzen da bat egite hori: Erregistroa zehatza dela uste da, berorren zuzenketa egiten ez den bitartean. Hori berori adierazten du ezbairik gabe HLren 1.3 art.ak: «auzitegiek babesten dituzte Erregistroko idazkunak, baldin eta 238. artikuluak eta ondorengoek aipaturiko liburuetan egin badira, eta bertan inskribatzeko moduko eskubideei buruzkoak badira; idazkun horiek ondore guztiak sortzen dituzte, lege honen arabera zehatzak ez direla adierazi arte». Era berean, HLren 97. art.ak hauxe dio: «behin eskubidearen idazkuna ezereztu eta gero, eskubide hori azkendu dela uste izango da». Hala ere, printzipio horrek ez luke behar besteko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu