Eskubide errealak2

Page 331

idazkunaren gainekoa bakarrik; aitzitik, badu eraginik aurreneurrizko idatzoharraren gain ere. Dena dela, batean eta bestean ez du eragin bera. Hori dela eta, gai honetan inskripzio idazkunari dagokiona baino ez dugu aztertuko. 488. Erregistroko lerrunaren izaera aldakorra Erregistro lerruna iraunkorra da, bere horretan dirauelako eskubidea ezereztu arte edo idazkuna iraungi arte. Erregistro lerrun hori Erregistroan inskribatutako eskubideen ezaugarria da, eskubide horiei lotzen baitzaie, indarrean dauden artean. Hori guztia kontuan hartuta, zer eragin du eskubidearen ezerezteak geroago inskribatutako eskubideetan? Beste modu batera galdetzeko, toki edo lerrun aldaketarik ba al dago edo, alderantziz, ezereztutako eskubideari zegokion tokia hutsik geratzen al da, geroago eratuko den beste eskubide batek toki hori bete arte? Espainiako erregistro sisteman, ez dira finkoak eskubideek betetzen dituzten tokiak; haatik, behin eskubideak bere tokia utzi eta gero, gainerako guztiek aurrera egiten dute eta, horretara, hobera egiten du ondorengo eskubide guztien egoera juridikoak.

A) Lerruna atzeratzea Beste kontu bat da, ordea, eskubide bat atzeratzea, horren ondorengoak aurreko toki hori bete dezan. Espainiako Erregistro zuzenbideak ez du arazo hori arautu. Hala ere, atzeratze hori onartu beharra dago, atzera egiten duen titularrak horrekin ados dagoela adierazten badu. Esaterako, Auzitegi Gorenak 1963ko urtarrilaren 25ean emandako epaia konponbide horren alde azaldu zen, konponbide hori borondate autonomiari buruzko printzipioan oinarrituz. Bestalde, HEren 241. art.ak betekizun batzuk ezartzen ditu, hipoteka bat atzeratu ahal izateko, hots, beste hipoteka bat hartu eta aurreko horren lekuan jarri ahal izateko. Betekizun horiek, izatez, ondokoak dira: atzera egingo duen hartzekodunak beren beregi onartzea atzeratze hori; geroko hipotekak gehienez izan dezakeen erantzukizuna zehaztea; geroko hipoteka hori zein epetan eratu behar den finkatzea; eta, azkenik, hitzartutako epe barruan inskribatzea hipoteka hori. Badirudi erregela berberak aplikatu behar direla gainerako eskubideak atzeratu nahi direnean ere.

B) Lerruna trukatzea Lerruna trukatzearen bidez, eskubide erreal mugatuen titularrek elkarri eskualdatzen diote bakoitzari dagokion lerruna. Espainiako antolamendu juridikoak ez du


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.