Eskubide errealak2

Page 31

gaineko jabetza eskuratzen du»; bestetik, azalera-eskubidea azkentzen da, «pertsona berak duenean lurzoruaren jabetza-eskubidea eta azalera-eskubidedunaren jabetza-eskubidea» (289. art.aren 3 eta 5. lerrokadak). §76. AZALERA-ESKUBIDEAREN MOTAK 292. Eraikitze-azalera edo hiri-azalera A) Arauketa LLTBren 287.3 artikuluak eratortzen duenez, azalera-eskubideari aplikatzen zaio manu horretan adierazitako iturri hurrenkera. Ildo horretatik, lehendabizi, azalera-eskubideari aplikatzen zaizkio testu bategin horretan jasotako arauak (287.etik 290.erako art.ak eta baterakoak). Edozein modutan ere, onodokoa hartu behar da kontuan: a) 1992ko LLTB onetsi zuen 1/92 Legegintzazko Dekretuaren azken xedapeneko bigarren paragrafoak agintzen duenez, Espainiako Estatu osoan aplikatzen dira 287. art.aren 2 eta 3. lerrokadak, 288. art.aren 2 eta 3. lerrokadak, eta 289. artikulua, Nafarroan izan ezik. b) 1992ko LLTBren 287.1, 288.1 eta 290. art.ak Konstituzioaren aurkakotzen jo ziren (61/1997 KAE), autonomia-erkidegoetkao arauei begira ezin zutelako izan 1992ko LLTBren azken xedapeneko hirugarren paragrafoak agindu ordezko izaerarik. Hori guztia dela eta, bigarrenik, autonomia-erkidegoek zein arlotan eskumena izan eta arlo horietan (besteak beste, planeamendua, planeamendua betearaztea, eraikinak jasotzea), azalera-eskubidea autonomia-erkidegoen hirigintza-arauen mende egongo da. Hirugarrenik, 1976ko LLTBren 171.1, 172.1 eta 174. art.ek ordezko zuzenbidearen izaera dute autonomia-erkidegoetako arauei dagokienez. Laugarrenik, azalera-eskubideari aplikatu behar zaio eskubidearen eraketa-tituluan jasotakoa (KZren 1255. art.ak borondate-autonomiaren inguruan ezarri mugak aintzat hartuta). Bosgarrenik, eta modu subsidiarioan, zuzenbide pribatuko arauek arautuko dute azalera-eskubidea. Harritzeko modukoa da, ordea, zuzenbide pribatuko arauen izaera subsidiarioa; izan ere, zein dira zuzenbide pribatuko arauok? Dakigunez, KZk ez du arautu azalera-eskubidea, eta HEren arauketa ezin da izan ordezko zuzenbidea, instrumentala baita azalera-eskubideaz ari diren estatuko zein autonomia erkidegoetako arauen edukiari begira (ildo horretatik, izaera errealeko eskubideak Jabetza Erregistroan inskriba daitezen, HLk jaso dituen baldintzak bete behar dira).

Hortaz, eta legegileari ezelako arinkeriarik ez egozteko, ulertu behar da LLTB KZren 1655. art.ari buruz ari dela, Zuzenbide pribatuko arauak aipatzean; izan ere, artikulu horrek zehazten du Zuzenbide tipoaren barneko zein eskubideren arauak aplikatu behar diren, alderdiek eraketa-tituluan argitu ez dituzten


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.