Eskubide errealak2

Page 317

Erregistroak traditioari publizitatea ematen dio inskripzioaren bidez, nahiz eta hori Erregistroaren jatorrizko zeregina izan ez». §122. INMATRIKULAZIO-PROZEDURAK 479. Motak Jakina dugunez, inmatrikulazio deritzo Erregistroan finkak lehenengoz agerrarazteko egin behar den inskripzioari. Aurrerago azaldu dugun moduan, inmatrikulazioa jabariaren inskripzioa izan behar da (HLren 7. art.). Erregistroan finkak lehenengoz agerrarazteko, baldintza berezi eta desberdin batzuk bete behar dira; izan ere, baldintzok ez dira berriz bete behar, finkaren gain geroago eratzen diren eskubideak inskribatzeko. Orobat, egiazkoak izan behar dira lehendabiziko inskripzioan agertzen diren datu fisikoak eta juridikoak; hori ziurtatzeko, hain zuzen ere, baldintza berezi eta desberdin horiek ezarri dira. Alabaina, gaur egun, Espainiako erregistro sisteman nekez betetzen da helburu hori, alde horretatik akats larriak dituelako. HLren 199. art.aren arabera, «inoren izenean inskribaturik ez dauden finkak inmatrikulatzeko erak ondokoak dira: a) Jabari-espedientea. b) Finkaren jabetza eskuratzeko titulu publikoa; titulu hori nabaritasun-aktarekin osatu behar da, sinesgarriro egiaztatzen ez denean eskualdatzailearen edo besterentzailearen titulu eskuratzailea. c) 206. artikuluak aipatzen duen ziurtagiria, baina artikulu horretan zehaztutako kasuetan bakarrik». Nolanahi den ere, prozedura horiei gehitu behar zaizkie Hipoteka Erregelamenduan eta lege berezietan araututako titulu zehatz batzuk. Berbarako, administrazio emakidak (HEren 31 art. eta ondorengoak), eta ur publikoen aprobetxamenduei buruzko notario aktak, aprobetxamenduok preskripzio bidez eskuratu direnean (HEren 65. art.). Azken horiei dagokienez, gogoratu beharra dago gaur egun horrelako aprobetxamenduak ezin direla preskripzio bidez eskuratu, ULren 50.2 art.ak galarazi duelako.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu