Eskubide errealak2

Page 310

Hogeita hemezortzigarren gaia INSKRIPZIO-IDAZKUNA Laburpena: ยง121. Inskripzioa 474. Kontzeptua 475. Inskripzio eratzailea eta adierazlea 476. Nahitaezko eta borondatezko inskripzioa 477. Hipoteka Legearen 313. artikulua 478. Traditioa eta inskripzioa ยง122. Inmatrikulazio-prozedurak 479. Motak 480. Jabari-espedientea 481. Eskuratzeko titulu publikoa 482. Jabari-ziurtagiria 483. Eskubide erreal mugatuaren titularrak eskatutako inmatrikulazioa ยง123. Segidako traktua 484. Kontzeptua eta esanahia 485. Segidako traktu laburtua 486. Segidako traktua berriro hastea

ยง121. INSKRIPZIOA 474. Kontzeptua Inskripzio adierazmoldeak bi esangura izan ditzake: zabala eta hertsia, hain zuzen. Esangura zabalaren arabera, Erregistroko idazkun guztiak izango lirateke inskripzioak; hori berori da orain arte kontuan izan dugun esangura. Esangura hertsiaren arabera, berriz, inskripzioa idazkun zehatz bat da, mota ezberdinetako idazkunak bereiz baitaitezke (esaterako, aurkezte idazkuna, aurreneurrizko idatzoharra, bazterreko oharra eta ezereztea). Hipoteka arauetan ere inskripzio adierazmoldeak esangura bikoitza du. Doktrinak idazkun desberdin horiek sailkatu ditu. Doktrinaren sailkapen hori kontuan hartuta, esangura hertsian, inskripzioak hiru berezitasun ditu: batetik, behin betiko idazkuna


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu