Hogeita hamazazpigarren gaia ERREGISTROKO PROZEDURA Laburpena: ยง118. Erregistroko prozedura 461. Kontzeptua 462. Izaera juridikoa ยง119. Prozeduraren hasiera 463. Inskripzio-eskabidea. Erregu-printzipioa 464. Legitimazioa 465. Titulua aurkeztea 466. Aurkezte-idazkuna 467. Sarrera-erregistroa 468. Atzera egitea ยง120. Erregistratzaileak egindako kalifikazioa 469. Esanahia eta norainokoa 470. Erregistratzaileak emandako ebazpena 471. Ongitzeko moduko akatsak eta ongiezinak 472. Gobernu-errekurtsoa, erregistratzaileak egindako kalifikazioaren aurka 473. Errekurtso judiziala
ยง118. ERREGISTROKO PROZEDURA 461. Kontzeptua Zuzenbideak arautzen dituen egintza jakin batzuek osatzen dute Erregistroko prozedura. Egintza horien helburua da, izatez, Erregistroan agerraraztea publizitatearen objektu diren egoera juridikoak. Erregu-printzipioaren ondorioz, Erregistroko prozedura hasten da, pertsona legebideztatuak hala eskatuta (HLren 6. art.); baina, prozedura hasi eta gero, erregistratzaileak ofizioz bultzatzen du prozedura hori. Bada, erregistratzaileak bere eginkizunak betetzen dituenean, modu independentean eta erantzukizun osoz jarduten du; areago oraindik, erregistratzailea Zuzenbidearen menpe bakarrik dago, Espainiako erregistro sistema eratzen duen legezkotasun-printzipioaren arabera.