Eskubide errealak2

Page 287

inskribatzeko, nahiz eta arauen aginduz beharrezkoak diren inguruabar guztiak agertu ez. Edozein modutan ere, finkaren datu fisikoei ez zaizkie eratxiki Erregistro bidezko publizitatearen ondore substantiboak; hau da, Erregistro bidezko publizitateak ez du bermatzen datu fisiko horiek egiazkoak direnik. Haatik, Erregistroan inskribatutako egoera juridikoek (eta ez, ostera, datu fisikoek) bakarrik dituzte publizitatearen ondore substantiboak. 457. Erregistroa eta Katastroa Espainiako erregistro sisteman, ez dago bide eragingarririk, errealitatean finken izatea zehatzmehatz egiaztatzeko, ezta finka horiek identifikatzeko ere. Hori berori da, hain zuzen ere, Espainiako erregistro sistemak aspalditik izan duen akatsik garrantzitsuena. Gauzak horrela, batzuetan, Erregistroan azaltzen diren finka batzuk ez daude Erregistroz kanpoko errealitatean; beste batzuetan, finka berari buruz bi inmatrikulazio egiten dira; eta, maizago oraindik, Erregistroan azaldutako datuak (esaterako, finkaren luzezabalera, mugak edo edukia) ez datoz bat errealitatearekin. Egoera horiek izugarri murrizten dituzte Erregistroaren eragingarritasuna eta helburuak, Erregistroaren zehaztasunari kalte egiten baitiote. Erregistroa eta Katastroa koordinatzea izan daiteke aurrerago azaldutako arazoari konponbidea emateko era bat. Bada, koordinazio hori lortuz gero, Erregistroan finkari buruz egiten den deskripzioak bat egingo luke Katastroaren deskripzioarekin. Ondore horretarako, neurri fiskal, administratibo eta gizarte arlokoei buruzko abenduaren 30eko 13/1996 Legearen arabera, ondoko eskritura eta agiri hauek nahitaez jaso behar dute finka katastroan deskribatu dela: jabariaren eta ondasun higiezinen gaineko beste eskubide errealen inguruko egintza eta negozio garrantzitsuak eta ondasunon errentamendu-kontratuak jaso dituztenek; ondasun higiezinok ukitzen dituzten aldaketa fisiko, ekonomiko edo juridikoak jasotzen dituztenek (50.1 art.). Halaber, lege horren ariora, notarioek agiri horiek egislesten edo eskatzen dituztenei eskatu behar diete katastroaren deskripzioari buruzko agiriak ekartzea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu