Eskubide errealak2

Page 281

hala denean, Erregistro eskudunean egindako inskripzioa. HEren 51.9.d) art.ak ahalbidetzen duenez, datu horiek folio bereko beste idazkun batean azaltzen badira, nahiko da horien aipamen laburra egitea. HEren 54. art.aren aginduz, titularrek erkidegoa osatzen badute, inskripzio idazkunean erkide guztiak agertu behar dira; horrez gain, erkide bakoitzari dagokion portzio ideala zehaztu behar da, datu matematikoen bidez. Era berean, HEren 51.9.c) art.ak dioenari helduta, legezko edo borondatezko ordezkariak esku hartu badu Erregistroan inskriba daitekeen tituluan, orduan inskripzio idazkunean azaldu behar dira ordezkaria identifikatzen duten inguruabarrak, ordezkaritzak ematen duen ahalordea edo izendapena eta, hala denean, Erregistro eskudunean egindako inskripzioa. Erregistroko titularra identifikatzeko beharrezkoak diren datuak bildu eta inskripzioa egin eta gero, gerta daiteke datu horiek aldatzea. Aldaketok Erregistroan agerrarazteko, nahitaezkoa da titulu berriaren inskripzioa egitea. Dena den, HEren 51.9.e) art.aren bidetik, modu independentean agerraraz daitezke, bazterreko oharraren bidez, ondokoak: egoitzaren aldaketa, jarduteko gaitasunaren gaineko aldarazpenak eta, orokorrean, titularraren xedatzeko askatasuna ukitzen duen edozein inguruabar.

452. Erregistroko titularraren jarduteko duen gaitasuna edo beraren ondasunak xedatzeko duen askatasuna. Gaitasun edo askatasun hori ukitzen duten inguruabarrak HLren 2.4 art. eta HEren 10. art.ek xedatzen dutenez, epailearen ebazpenak Jabetza Erregistroan inskriba daitezke, ondoko kasuetan: epai horien bidez adierazten denean ondasunak administratzeko legezko ezgaitasuna, absentzia, heriotza edota jarduteko gaitasuna aldarazten duen beste edozein inguruabar; epaiok eragina dutenean ondasunak xedatzeko askatasunean; eta, beren beregi ezer adierazi gabe, halako epaiek ondore berberak sortzen dituztenean. Inskripzio horren edukiari dagokionez, HEren 55. art.an xedatutakoa bete behar da.

Horren harira, epailearen adierazpenek egundoko eragina izan dezakete, Erregistroko titularraren ondarean, ezerezean utz baititzakete titular horrek egindako negozioak. Hori dela bide, Jabetza Erregistroaz badihardugu ere (eta ez, ordea, Erregistro Zibilaz), inguruabar horiek lehendabiziko horretan agerrarazi behar dira, bat etor daitezen liburu horietan adierazitakoa eta errealitate juridikoa.

ยง115. ERREGISTROKO FINKA 453. Kontzeptua


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu