usukapio bidez eskuratutako eskubide errealak ere, eskuraketa horiek azaltzen dituzten tituluen bitartez. D) Epailearen ebazpenak Epailearen ebazpenak ere Erregistroan inskriba daitezke, epai horien bidez eratu edo adierazten bada jabariaren titulartasuna edo Erregistroan inskriba daitekeen beste edozein eskubideren titulartasuna. Berebat, epailearen ebazpenak inskriba daitezke, ondokoa erabakitzen dutenean: ondasunak administratzeko legezko ezgaitasuna, absentzia, heriotza eta, oro har, beste edozein aldarazpen, ondasunak askatasunez xedatzeko gaitasun zibilari buruz (HLren 2.4 art., eta HEren 10 eta 55. art.ak). Azken ebazpen horiek agerrarazi behar dira, batetik, inskripzio liburuan, adierazpenak ukitzen duen titularrari dagokion folioan; eta, bestetik, ezgaituen liburuan (HEren 386. artikulua eta ondorengoak). Bestalde, aurreneurrizko idatzoharra besterik ezin dute izan, lehenengo eta behin, Erregistroko titularraren kontra jarritako demandek, horiek eragina dutenean bertan inskribatutako ondasun higiezinaren gain edo eskubidearen gain; eta, bigarrenik, epailearen ebazpenek, ondasuna edo eskubidea edozein modutan enbargatzen dutenean (HLren 42. art.). E) Administrazio egintzak Bukatzeko, administrazio egintzak Erregistroan inskribatu ahal dira, eurek eragiten dutenean bertan inskriba daitekeen edozein aldarazpen juridikoerreal (berbarako, jabetza nahitaez kentzearen ondoriozko adjudikazioak, eta administrazio emakidak). ยง114. ERREGISTROKO TITULARRA 450. Kontzeptua Erregistroan mota askotako eskubide, ahalmen eta