Eskubide errealak2

Page 263

Autore horren irudiz, HLren eduki zibilak osatu egiten du Kode Zibila. Aurrerago esan dugun moduan, inguruabar berezien ondorioz, eduki zibil hori ez zen Kode Zibilean sartu, formaren ikusmiratik; baina ikusmolde materialari eutsiz gero, Kode Zibilaren osagaia da. Hortaz, Kode Zibilaren eta Hipoteka legearen artean, elkarjotzeak eta interpretazio arazoak izan daitezke. Horiek guztiak konpontzeko, kontuan izan behar dira halako kasuetan lege-testu bakar bateko xedapenei aplikatzen zaizkien irizpideak. LACRUZen azalpenei helduta, beste kontu bat da arauketa desberdina izatea Erregistroan inmatrikulatutako jabetzak eta bertan inmatrikulatuta ez dagoenak. Arazo hori konpontzeko, nahiko da kasuankasuan aplikatu beharreko araua zehaztea eta, horretarako, testu arauemaileei ez zaie lerrun desberdina eratxiki behar. Egineginean ere, desberdinak dira testu arauemaile baten eta bestearen egitezko kasuak. Horren ondorioz, Erregistroan inmatrikulatutako jabetzari lehenespenez aplikatzen zaizkio Erregistro bidezko publizitatearen arau bereziak, arau horiek Hipoteka Legean zein Kode Zibilean izan. Hala ere, Kode Zibila eta Hipoteka Legea modu harmonikoan interpretatu behar dira. ยง112. ESPAINIAKO SISTEMAREN OINARRIZKO BEREZITASUNAK: HIPOTEKA-PRINTZIPIOAK 437. Esanahia eta norainokoa Hipoteka-printzipioak dira erregistro-sistema jakin bat identifikatzeko balio duten erregelak, erakundeak eta ondore juridikoak. Ikuspuntu teknikojuridikotik, horiek ez dira egiazko printzipioak, ez baitute sistema integratzen; gisa berean, ezin da esan Zuzenbidearen printzipio orokorrak direnik. Hipoteka-printzipioak, izatez, kasuankasuan hartutako konponbide zehatz batzuen abstrakzioak baino ez dira; izan ere, logika eta dedukzioa erabiltzen dira, horiek zehazteko. Bestela esanda, hipoteka-printzipioak ideietan mamitu dira eta ideia horiek, denboraren buruan, guztien onarpena izan dute (berbarako, Erregistroko fede publikoak edo inskripzio-printzipioak). Orobat, hamaika arazo eragin ditzake ondasun higiezinen gaineko eskubide errealei publizitatea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.