Hogeita hamabosgarren gaia ONDASUN HIGIEZINEN ERREGISTROARI BURUZKO ZUZENBIDEA ESPAINIAN Laburpena: ยง110. Ondasun higiezinen erregistroari buruzko zuzenbidearen eraketa historikoa Espainian 431. Kargen Erregistroa ezartzea 432. 1861eko Hipoteka Legea 433. 1909ko Hipoteka Legea 434. Gaur egungo Hipoteka Legea eta beraren erregelamendua ยง111. Hipoteka Legea eta Kode Zibila 435. Arauketa bikoitza 436. Hipoteka Legearen eta Kode Zibilaren arteko koordinazioa ยง112. Espainiako sistemaren oinarrizko berezitasunak: hipoteka-printzipioak 437. Esanahia eta norainokoa 438. Inskripzio-printzipioa 439. Erregu-printzipioa 440. Legezkotasun-printzipioa 441. Segidako traktuaren printzipioa 442. Lehentasun-printzipioa 443. Publizitate-printzipioa 444. Zehaztasun-printzipioa 445. Erregistroko legitimazio-printzipioa 446. Erregistroko fede publikoaren printzipioa
ยง110. ONDASUN HIGIEZINEN ERREGISTROARI BURUZKO ZUZENBIDEAREN ERAKETA HISTORIKOAESPAINIAN 431. Kargen Erregistroa ezartzea Espainiako Zuzenbide historikoan, formula berezi batzuk izan ziren, jabetza eskualdatzeko. Formula horien artean, bi azpimarra daitezke, batez ere: robraciรณn eta insinuatio izenekoak, hain zuzen ere. Lehendabizikoa foru batzuetan azaltzen zen; horren bidez, alderdiek aurretiaz egindako kontratua berresten zuten, Kontzejuaren aurrean, jendaurrean, alegia. Dohaintzen insinuatioa, berriz, eskualde askotan aplikatu eta horretarako