Eskubide errealak2

Page 242

antolaketa. 424. Jabetza Erregistroa, administrazio-erakunde gisa Era berean, Jabetza Erregistroa administrazio erakundea da, Estatuaren Administrazioa osatzen baitu, ondasun higiezinen inguruko egoera juridikoerrealei publizitatea emateko zereginean. Bestetik, aditu batzuen irudiz, Jabetza Erregistroa har daiteke administrazio izakundetzat edo herri-bulegotzat. Horren harira, Jabetza Erregistroa herri-bulegotzat har daiteke, Erregistroaren lokalak aintzat hartuz gero (hori egiten dute, besteak beste, HEren 356. art.ak eta ondorengoek), bai eta lurralde esparrua kontuan izanez gero ere (kasurako, hori egiten dute HLren 274. art.ak eta ondorengoek, eskumenak eratxikitzeko). Amaitzeko, Jabetza Erregistroa eta berori osatzen duten liburuak parekatu ohi dira; izan ere, liburu horien helburua da, norainoko ezberdinarekin, publizitatearen objektu diren egoera juridikoak finkatzeko. ยง108. ONDASUN HIGIEZINEN ERREGISTROARI BURUZKO ZUZENBIDEA 425. Kontzeptua eta izaera Jabetza Erregistroaren bitartez, ondasun higiezinen inguruko publizitatea arautu eta antolatzeko arau multzoa da Ondasun higiezinen erregistroari buruzko zuzenbidea. Arauketa eta antolaketa horiek irizpide sistematikoetan oinarritzen dira eta badute halanolako autonomia eta teknika juridikorik. Bada, izaera ezberdineko arauek osatzen dute Ondasun higiezinen erregistroari buruzko zuzenbidea: lehenengo eta behin, arau zibilek, Erregistro bidezko publizitatearen objektua eta ondoreak zehazteko; bigarrenik, administrazio arauek, Erregistroaren antolaketa eta erregistratzailearen jarduera xedatzeko; eta, azkenik, auzibidezko arauek, bertan inskribaturiko eskubideen babeserako prozedura bereziak ezartzeko. Bide horri helduta, bereizi egiten dira, batetik, Ondasun higiezinei buruzko


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.