Eskubide errealak2

Page 241

Ondasun higiezinek publizitatearen beharrizana izan dute beti, arrazoi ekonomikoak gogoan izanik, behintzat; horrez gain, ondasun higiezinak erraz identifika daitezke eta egokienak dira Erregistro bidezko publizitatea izateko. Hala ere, badira erraz identifika daitezkeen ondasun higigarri batzuk eta horien inguruko erregistroak ere; besteak beste, Ondasun Higigarrien gaineko Hipoteka eta Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahiaren Erregistroa, eta Ontzi eta Aireontzien Erregistroa. Eta, izatez, badira jabetza intelektualaren eta marken erregistroak ere. d) Gorago adierazi dugun bezala, Erregistroak ematen duen publizitatea eragingarria da legearen aginduz. Bestela esanda, publizitate horrek ondoreak izan ditzan, ez da beharrezkoa Erregistroko idazkunak ezagutzea; haatik, nahiko da horiek ezagutzeko modua izatea (eta hori lege bidez bermatzen da). Horregatik, HLren 221. artikuluaren aginduz, Erregistroa publikoa da, bertan inskribatutako ondasun higiezinen edota eskubide errealen egoera ikertzeko interes berezia dutenentzat. e) Bukatzeko, Erregistro bidezko publizitateak ondore substantiboak ditu, eskubideen egikaritza eta titulartasunean (publizitate materiala). Besteak beste, ondokoak izan daitezke, ondore substantibo horien artean adierazgarrienak: Erregistroan inskribaturiko titularra eskubidearen egiazko titularra dela uste izatea; akzio berezi batzuk eratxikitzea, publizitate hutsean oinarrituz; eta, azkenik, liburuek diotena aintzat harturik egindako eskuraketak baliozkoak izatea. §107. JABETZA ERREGISTROA 423. Jabetza Erregistroa, erakunde juridiko gisa DÍEZPICAZOren hitzetan, Jabetza Erregistroa erakunde juridikoa da, «antolaketa juridikozibilaren oinarrizko eta ohiko osagaia» delako. Erakunde juridikoa den aldetik, Jabetza Erregistroa gai zehatz bati buruzko harremanen eta arauen multzoa da; horrez gain, modu iraunkorrean osatzen ditu kolektibitate zehatz baten antolaketa juridikoa eta gizarte


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.