Eskubide errealak2

Page 23

(1651. art.). 3. Zuzeneko jabeari finka lagatzea (1651.3 art.). Sistema hori zentzuzkoagoa eta logikoagoa da, 1627. art.aren 2 eta 3. lerrokadetan zainpeketa eta erreserba-zentsuen inguruan ezarritakoa baino.

§74. ENFITEUSIAREN ANTZEKO ESKUBIDEAK 288. Foroak eta azpiforoak Galiziako Zuzenbide Zibilari buruz 1963ko abenduaren 2an emandako Konpilazioaren 3. art.ari eutsiz, «foroaren bidez, forohartzaileak eskuratzen du fruituak ematen dituzten ondasun higiezin zehatz batzuen gaineko jabaria. Ondasun horiek artatu eta hobetzeko betebeharra izateaz gain, forohartzaileak foroemaileari ordaindu behar dizkio urteko pentsioa eta beste prestazio batzuk; horretara, foroemaileak eskualdaketa egitean berarentzat erreserbatu duen eskubide erreala aitortzen du forohartzaileak». Enfiteusian bezala, foroan ere, zuzeneko jabea —foroemailea— eta jabetza erabilgarria duena —forohartzailea— bereiz daitezke. Foroaren erakundea betidanik izan da Galizian, baita Asturias, León eta Zamoran ere. Foroaren jatorria eta izaera eztabaidagaiak izan arren, autore gehienek uste dute foroa dela Erromako enfiteusiak Galizian eta alboko probintzietan izan duen bilakaera historikoaren ondorioa. Arean ere, foroak Eliz lurraldeetan, hau da, foru-lurraldeetan garatu ziren eta horrek erakarri zuen foroak aldi baterakoak izatea. Geroago (XVIII. mendean), foroak etengabe berriztatzeko joera agertu zen; horren ondorioz, eta foroemaileak komiso-eskubiderik ez zuenez, foroak betiereko bihurtu ziren. Foroaren izaerari dagokionez, enfiteu siarekin berdinetsi daitekeen ala ez dudatan jar daiteke; bada, bi erakundeek berezitasun berdinak badituzte ere, desberdintasunak agertzen dituzte. Horietako batzuk garrantzirik gabekoak izan daitezke; beste batzuk, ordea, oinarrizkoak dira. Nolanahi den ere, eztabaida horrek ez du garrantzi juridikopositiborik, doktrina hutsezkoa baino. Orobat, KZren 1611.3 eta 1655. art.en arabera foroa eta enfiteusia gauza bera dira. Kode Zibilak ez zituen zehatzmehatz arautu bera indarrean jarri aurretik zeuden foroak. Aitzitik, 1611.3 art.ak zioenez, lege berezi batek arautu beharko zukeen foro, azpiforo, azalera-eskubide eta horien antzeko beste karga guztiei aplikatuko litzaiekeen jabari luditzea. Xedapen horretan oinarrituta, 1926ko ekainaren 25eko Errege Dekretulegea eta horri buruzko 1926ko Erregelamendua aldarrikatu ziren. Geroago, 1931ko maiatzaren 31ko Dekretuak arau horiek indarrean zirautela agindu zuen eta 1931ko ekainaren 18ko Dekretuak aurreko horiek osatu zituen. Urte horretako azaroaren 3ko Dekretuak arauon aplikazio-esparrua Estatu osora zabaldu zuen, hasieran arau horiek Galizia, Asturias eta Leónerako bakarrik eman baziren ere. Azkenik, Galiziako 1963ko abenduaren 2ko Konpilazioaren azkeneko xedapenetarik 3.ak hor aipaturiko arauak indargabetu zituen eta 2. xedapen iragankorrak hamar urteko epea ezarri zuen, Kode Zibila indarrean jarri baino lehenagoko foroak nahitaez luditzeko; ildo beretik, epe horretan luditu ez ziren foroak azkendu egingo zirela adierazi zuen xedapen horrek. Hortaz, hamar urteko epe hori jadanik bete denez, Kode Zibila indarrean jarri baino lehenagoko foroak ezabaturik daude, eta 1973ko abenduaren 25ean forohartzaileak erabateko jabe bihurtu dira. Kode Zibila indarrean jarri eta geroko foroei dagokienez, hauxe dio 1655. art.ak: «kode hau aldarrikatu eta gero, foroak edo horien antzeko bestelako kargak ezartzen badira eperik gabe, horiek arautuko dituzte aurreko atalean enfiteusi-zentsurako ezarritako


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.