Eskubide errealak2

Page 224

Hogeita hamahirugarren gaia

Antikresia Laburpena: ยง105. Antikresi-eskubide erreala 416. Kontzeptua eta legezko arauketa 417. Ezaugarriak 418. Eraketa 419. Edukia 420. Azkentzea

ยง105. ANTIKRESI-ESKUBIDE ERREALA 416. Kontzeptua eta legezko arauketa Antikresi-eskubidea arautu da Kode Zibilaren IV. liburuko XV. tituluko IV. kapituluan. Beraz, titulu berera biltzen dira bahi-, hipoteka- eta antikresi-eskubideak. Era berean, titulu hori betebeharrei eta kontratuei buruzko liburuan dago, hots, IV. liburuan. Zehatzago, KZren 1881.etik 1886.erako artikuluek arautu dute antikresi-eskubidea. Artikulu horien edukiak ondorioztatzen du antikresia ondasuna diru bihurtzeko eskubide erreala dela, berme-izaerakoa. Egin-eginean ere, hartzekodun antikretikoak eskuratzen ditu zordunaren jabetzapekoa den ondasun higiezinaren (edo hirugarren batek inoren zorra bermatzeko eskainitako ondasunaren) fruituak (naturalak, industriakoak nahiz zibilak). Esangura horretan, fruituok erabiliko dira, aurrena, zorraren korrituak ordaintzeko, baldin eta zorrak korrituak sortzen baditu, eta, hurrena, zorrak korriturik ez badu sortzen edo korrituok dagoeneko ordainduta badaude, kreditua ordaintzeko. Gehienetan, antikresiak dakar hartzekodun antikretikoa izatea fruituak ematen dituen ondasun higiezinaren edukitza. Alabaina, geroago ikusiko dugun moduan, antikresi-eskubidea baliozkotasunez era dadin, ez da nahitaezkoa edukitza eskualdatzea; are gehiago, antikresi-eskubidea indarrean izateko ez da nahitaezkoa edukitza horri eustea. Modu berean, antikresiak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.