Eskubide errealak2

Page 219

Kontrakoa xedatu ezean, hipoteka mota horrek bere baitara biltzen ditu ondokoak: a) lan hipotekatuaren egokitzapenak, bategiteak, itzulpenak, berrinprimaketak, argitaraldi berriak eta eransketak; b) patente, marka, eredu eta industria-jabetzaren inguruko gainerako eskubideen eransketak, aldarazpenak eta hobekuntzak (46. art.). Hipotekatzaileak eskubide hipotekatua artatu behar du; hortaz, ezin dio eskubide horri uko egin, ezta eskubide horren erabateko zein zati bateko ustiapena edo erabilera lagatu ere, hartzekodunaren adostasunik gabe (48. art.). Horrez gain, hartzekodunak lor ditzake eskubide hipotekatuak iraunarazteko beharrezkoak diren berriztapen, birgaikuntza eta luzapenak, ondasun hipotekatuaren titularrak halakorik egin ezean (50. art.). Beren beregi hala itunduz gero, titularraren eskubideak kobratzeko ahalmena izan dezake hartzekodunak, osoosorik edo zati batez. Hartzekodunak berak kobratutako diru kopuru hori erabili behar du, korrituak ordaintzeko eta, gaindikinik izanez gero, kapitala amortizatzeko (49. art.). Kasu horretan, gainerako kasuetan bezala, hartzekodunak aurreraturik muga-eguneratutakotzat jo dezake betebehar bermatua, ondoko arrazoiren bat izanez gero: a) kanona ez ordaintzea; b) patentea sei hilabetetan ez ustiatzea edo marka lau urtetan ez erabiltzea, kontrakorik hizpatu ezean (51. art.).

§104. EDUKITZAREN LEKUALDAKETARIK GABEKO BAHIA 410. Kontzeptua Edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahia, izatez, gauza higigarrien gaineko bermea da. Bada, gauza higigarri batzuk ezin dira behar bezala identifikatu Erregistroaren bidez eta, horregatik, euron gain ezin da gauza higigarrien gaineko hipotekarik eratu. Halako gauzak dira, hain zuzen ere, edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiaren objektu. Bestalde, gauza horiek toki zehatz batean kokaturik egon behar dira, jabearen eskutan eta gordailu moduan; izan ere, betebehar bermatua betetzen ez bada, hartzekodunak gauza saldu eta horren prezioa erabil dezake, kreditua kobratzeko. Egineginean ere, edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiaren objektuak ezin dira bananbanan eta zehatzmehatz bakoiztu; hortaz, indarrik gabekoa da inskripzioaren bidez lor daitekeen publizitatea. Horiek horrela, ondasunaren kargari buruz publizitatea emateaz batera, inskripzioa eta status locia konbinatu behar dira; orobat, hartzekodunaren adostasunik gabe, ondasun pignoratuak ezin dira eraman, eskriturak edo poliza eratzaileak zehaztutako lekutik (60. art.). Hauexek dira edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiaren ezaugarriak: a) bahia inskribatu behar da; b) gauza pignoratuaren status locia zehazturik dago; c) bahipeko gauza pignoratzailearen esku geratzen da gordailuan (VALLET).


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.