Eskubide errealak2

Page 211

are gehiago, Erregistroak ez du laburtzen ondasun horien historia edo egoera juridikoa. Bada, ondasunak inskribatzen dira, horiek kargatzen direnean bakarrik. Ondorenez, Erregistroak ezin du bermatu ondasuna kargatzeko inskripzioa lortu duen subjektua ondasun horren jabea denik. Erregistroaren eginkizun nagusia da, izatez, publizitatea ematea, edukitzaren lekualdaketarik gabe ondasun higigarrien gain eratu diren berme-eskubide errealei buruz. Bestalde, erregistro horretan inskriba daitezke ondasun higigarriak eskuratzeko tituluak ere, bi baldintza betez gero: lehendabizikoa, ondasun higigarriak eurak inskribatzeko modukoak izatea; eta, bigarrena, ondasunen prezioa geroratzea eta bermatzea, eskritura publikoan agerrarazten den erreserba itunarekin edo esanbidezko baldintza suntsiarazlearekin. Erreserba ituna eta esanbidezko baldintza suntsiarazlea kargak ez badira ere, publizitatea izan behar dute. Bestela, urratu egingo litzateke legezko debekuetako bat; debeku horren arabera, eskuraketa prezioa osorik ordaindu gabe duten ondasunak ezin dira berme moduan eman. Edonola ere, inskripzioak ez ditu baliozkotzen legearen aginduz deusezak diren egintzak eta kontratuak (3.5 art.). Bukatzeko, erregistro-arloan, legezkotasun-printzipioa aplikatzen da. Horren arabera, erregistratzaileek bertara aurkeztutako tituluak kalifikatu behar dituzte. Dena den, eskatutako inskripzioa eteten edo ukatzen duen ebazpenaren aurka, errekurtsoa jar daiteke. ยง103. ONDASUN HIGIGARRIEN GAINEKO HIPOTEKA 402. Kontzeptua Ondasun higigarrien gaineko hipoteka, izatez, berme-eskubide erreala da. Eskubide hori erabiltzen da, kargapeko ondasuna diru bihurtzeko. Hipoteka mota horretan, edukitzaren lekualdaketarik gabe eta Erregistroan inskripzioa eginez, ondasun higigarri batzuk betebehar baten betetzeari lotuta geratzen dira zuzenzuzenean, betebehar hori bermatzeko eratzen delako hipoteka.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu