Eskubide errealak2

Page 206

pignoratua besterendu eta gauza horren prezioarekin hartzekodunari ordaintzen zaio; horretara, zordunaren gainerako hartzekodunen aurretik kobratzen du hartzekodun pignoratizio horrek. Edozein modutan ere, arazo larriak eragin ditzake ondasun higigarrien edukitza zordunak ez izateak, batez ere, ondasun higigarri horiek beharrezkoak direnean zordunaren industria edo lanbidea aurrera ateratzeko; izan ere, ondasun higigarriik gabe, beharbada, zorduna baliabiderik gabe gera daiteke zor bermatuaren zenbatekoa ordaintzeko (esaterako, ondasun higigarri horiek industria-tresneria, taxia, kamioia direnean‌). Kasu horietan, zordunak ondoko bi aukerak ditu, berarentzat nahitaezkoa den ondasun higigarria berme moduan eman nahi badu: aurreneko kasuan, ez lituzke izango beraren industria edo lanbidearen garapenerako beharrezkoak diren diru kopuruak (zenbateko horiek lortzeko adina bermerik ez duelako ematen); bigarren kasuan, berriz, diru kopuru horiek lortuz gero, haren industria edo lanbidearen gaitasun ekonomikoa asko murriztuko litzateke, berme moduan eman baititu beharrezkoak zituen ondasunak. Horrez gain, ondasun higigarri horiek hartzekodunaren eskutan dauden bitartean, ez dute inolako errentagarritasunik ematen, hartzekodun pignoratizioak ezin dituelako erabili. Modu horretan, lanbidean eta ekoizpenean erabiltzeko moduko tresnak geldiarazi eta aberastasun iturriak ere alferrik galtzen dira. §103. ONDASUN HIGIGARRIEN GAINEKO HIPOTEKA ETA EDUKITZAREN LEKUALDAKETARIK GABEKOBAHIARI BURUZKO LEGEA 399. Aurrekaririk hurbilenak Historian zehar (eta, orduko, zuzenbide erromatarrean bertan), berme ugari izan dira ondasun higigarrien gain, ondasun horien edukitza lekualdatu beharrik gabe. Alabaina, 1861eko Hipoteka Legearen arabera, ondasun higiezinak bakarrik hipoteka zitezkeen. Aurrekari hori kontuan harturik, eta 1851ko Proiektuaren joerarekin bat eginez, Kode Zibilak ere ondasun higiezinei eratxiki zien hipoteka, eta edukitza lekualdaketadun bahia bakarrik onartu zuen ondasun higigarrien gaineko bermetzat. Handik gutxira argi geratu zen, ordea, arauketa hori ez zela nahikoa berme


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu