ยง100. HIPOTEKA AZKENTZEA ETA EZEREZTEA 395. Hipoteka azkentzea: bideak eta ondorioak Hipoteka azkentzen da, lehenik eta behin, horrek bermatzen duen kreditua azkentzen denean. Aiurri berean, kreditu bermatua azkentzen da, betebeharrak eta betebehar izaerako harremanak azkentzeko arrazoiak gertatzen direnean (KZren 1156. art. eta baterakoak). Edozein modutara ere, eskubide erreala den aldetik, hipoteka azkentzen da eskubide errealak azkentzeko arrazoiak gertatzen direnean; agerikoa denez, azkentzeko modu horrek ez du zerikusirik kreditu bermatuaren iraupenarekin. Eskubide errealak azkentzeko arrazoi horiek hauexek dira: berme gisa emandako ondasuna suntsitzea; nahitaez jabetza kentzea; bateratzea; hipoteka luditzea edo barkatzea; eratzailearen eskubidea suntsiaraztea zein azkentzea; hipoteka eratzeko kontratua eragingabea edo baliogabea izatea etab. Ondasun hipotekatuaren suntsidura edo jabetza-kentzearen inguruan, HLren 110.2 art. aplikatu behar da. Manu horren arabera, halako kasuetan, berme erreala aldarazi egiten da, berorren objektua desegokia delako. Nolanahi den ere, ez da subrogazioaren espediente teknikorik izango. Haatik, kasu horietan, berme erreala ondasun higiezinen gaineko hipoteka izan beharrean, diru kopuruaren gaineko berme erreal bihurtzen da; osatu ere, diru kopuru hori osatzen dute jabeari bere ondasunak direlaeta zor edo eman zaizkion kalte-ordainek. Eratzailearen eskubidea suntsiarazi edo azkentzeari buruz, gogoan izan behar dira kasu zehatz horiei aplikatzen zaizkien arauak; egineginean ere, arau horietatik gehienak beste gai batzuetan aztertu izan ditugu. Berbarako, hipotekaren objektu den gozamena azkentzeari buruz, ikus HLren 107.1 art.; administrazio emakidaren gaineko eskubidea azkentzearen inguruan, HLren 107.6 art.; atzerasaltze itunarekin saldutako ondasunen gaineko eskubidea azkentzeari dagokionez, HLren 107.7 art.; baldintza suntsiarazlepeko ondasunen gaineko eskubidea azkentzearen inguruan, HLren 107.10 art. Era berean, ikus HEren 175. art.
396. Ezereztea Jakina dugunez, hipoteka Erregistroan inskribatu behar da nahitaez; izan ere, hipoteka Erregistro bidez eratzen den eskubide erreala da. Horretara, gerta daiteke (eta sarritan gertatzen da)