Eskubide errealak2

Page 159

horretan, eroslea bada izan finka hipotekatuaren hirugarren edukitzailea. c) Bi kasuotan, HLren 118.2 art.ak agindutako ex lege subrogazioa gertatzen da. Berebat, HLren 10. art.aren arabera, salmentari buruzko inskripzioan, atxikipen edo deskontu klausula inskribatu behar da.

ยง95. HIPOTEKAREN ANIZTASUN OBJEKTIBOA ETA ESPEZIALITATE-PRINTZIPIOA 373. Orokorrean Kreditu bat berma daiteke hipoteka batzuen bidez edo ondasun higiezin batzuk barneratzen dituen hipoteka bakar baten bidez. Azken hori sarritan gertatzen da, batik bat, berme moduan emandako gauzaren balioa kreditu bermatuarena baino txikiagoa denean. Hipoteka mota hori, hots, kreditu bakarra bermatzeko finka batzuen gain eratzen den hipoteka, arautzen dute HLren 119.etik 122.erako art.ek, bai eta 124 eta 125. art.ek ere. Era berean, gerta daiteke kreditu bakarra bermatzeko, hipoteka finka bakarraren gain eratzea eta, ondoren, finka hori beste bi edo gehiagotan zatitzea. Kasu horretan, finka hipotekatuaren zatiketa gertatzen da eta horren inguruan dabiltza HLren 123 eta 124. art.ak. Hor aipaturiko kasu guztietan, espezialitate- eta zehaztapen-printzipioen eragina begibistakoa da, batez ere, gatazkak konpondu eta araubide desberdinak itxuratzeko. 374. Kreditu bakarra bermatzeko, finka batzuen gain eratzen den hipoteka Epigrafe horren barruan, lehen aipaturiko kasuak sartzen dira: kreditu bakarra bermatzeko, finka batzuen gain eratzen den hipoteka; finka hipotekatuaren zatiketa; eta, azkenik, finka hipotekatuen elkartzea ere, geroago azalduko duguna. Lehenlehenik, kreditu bakarra bermatzeko finka batzuen gain hipoteka bat eratzen denean, zehaztu beharra dago finka bakoitzak zein erantzukizun duen, kreditu bermatuari begira. Aukerak, izatez, bi izan daitezke: batetik, ondasun higiezin bakoitzak kreditu osoaren gaineko erantzukizuna izatea,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu