Eskubide errealak2

Page 151

betebehar nagusiaren betetzea eragotzi; alderantziz, berari dagokiona kobratzen du, kreditu nagusia ordaintzeko finka besterentzen denean. b) Aurreko atalean aipaturiko ondasunak atxiki ditzake, horrekin finkaren gainerako balioari kalterik egiten ez bazaio. Hala ez bada, horien balioa kobra dezake, gerakinaren zenbatekoa hipoteka-kreditua ordaintzeko beste izan ez arren. Edozein modutan ere, ondasun horiek finkari kalterik eragin gabe bereizi ahal badira, edo jabeak ondasun horiek ez atxikitzea aukeratzen badu, ondasunok finkatik bereizita besterenduko dira eta horien truk lortutako prezioa jabearen esku geratuko da (HLren 113. art.). ยง93. HIPOTEKAREN ERAGINA, BERMATUTAKO KREDITUARI BEGIRA 367. Bermatutako (hipoteka-)kreditua. Hipoteka flotagarria Lehentxoago azpimarratu dugunez, KZren 1861 eta HLren 105. artikuluen arabera, hipoteka edozein motatako betebeharrak bermatzeko era daiteke; areago, lehenengo artikulu horrek adierazten duenez, betebehar hutsak zein baldintzapekoak bermatzeko, baldintza horiek etengarriak izan zein suntsiarazleak. Dena den, hipoteka diruzko bermea da beti. Horren ondorioz, betebeharra diruzkoa ez bada ere, diruz baloratzeko modukoa izan behar da; hau da, zehaztu beharra dago zein den zordunak hipotekarekin bermatzen duen betebeharraren baliokide ekonomikoa. Hori dela eta, hipotekak diruzkoa ez den betebeharra bermatuz gero (esaterako, zerbait egitea, diru kopurua ez den gauza bat ematea eta abar), hipoteka horrek bermatuko du betebehar hori ez betetzeagatik sorturiko erantzukizuna eta ez, ordea, zorra bera. Espezialitate-printzipioaren arabera, hipotekak bermaturiko zenbatekoa zehatza eta aldaezina izan behar da. Horregatik, Espainiako sisteman ezin da hipoteka aldakorrik eratu, hori gehieneko diru kopurua bermatzeko hipoteka gisa eratzen denean izan ezik. Hortrelakoetan, gainera, kredituak zehaztu behar dira, eta kredituok arrazoi bidezko nolabaiteko lotura iza nbehar dute (hortaz, betekizunok izanda, hipoteka ez


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.