Eskubide errealak2

Page 14

280. Berezitasunak A) Eraketa

KZren 1661. art.ak dioenez, «ezin da erreserba-zentsua baliozkotasunez eratu, aurretiaz ez bada finka balioesten, alderdien arteko adostasunarekin egindako zenbatespenaren bidez edo adituek finkaturiko balioespenaren bidez». Balorazio hori beharbeharrezkoa da, 1662. art.an zehazturiko ondore guztiak bete daitezen. KZren 1661. art.ak adituen balioespena aipatzen duen arren, zentsuhartzaileak ezin dio balioespen hori zentsuemaileari ezarri, ezta alderantziz ere (zentsuemaileak zentsuhartzaileari, alegia); izan ere, alderdiak ados jarri behar dira, adituen balioespena finkaren baliotzat hartzeko. B) Pentsioa fruituz ordaintzea KZren 1663. art.ak hauxe besterik ez du agintzen: «erreserba-zentsuari 1657. art.aren xedapena aplikatzen zaio». Horren arabera, pentsioa fruituz ordaintzea itundu denean, fruitu horien mota, kopurua eta kalitatea finkatu behar dira; hala eta guztiz ere, pentsioa ezin da izan zentsupeko finkak ematen dituen fruituen zati alikuota.

C) Finkaren balioa urritzea Azkenik, 1664. art.ak dioenez, 1659 eta 1660. art.etako kasuetan, erreserba-zentsuaren zorduna behartua izan daiteke, edo zentsua luditzera, edo finka zentsuemaileari lagatzera. Nabari denez, zentsuemaileak zentsuhartzailea behartu dezake aukera egitera; baina zainpeketa-zentsuaren zordunari dagokion hirugarren aukera —bermea osatzea, alegia— ezinezkoa da erreserba-zentsuan.

§73. ENFITEUSIA 281. Kontzeptua eta izaera juridikoa Kode Zibilak zentsuen artean arautzen du enfiteusia eta izen hori berori ematen dio (enfiteusi zentsu). Ondorenez, Kode Zibilaren arabera, badirudi enfiteusia inoren gauzaren gaineko eskubide erreal bat dela; izan ere, eskubide hori zentsuemaileari dagokio eta gauzaren jabea enfiteusiduna da.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.