Eskubide errealak2

Page 13

C) Finkaren balioa urritzea KZren 1659. art.ak hauxe xedatzen du: ÂŤzentsupeko finkaren kontra akzio erreala egikaritzen bada pentsioen ordainketa eskatzeko, eta pentsioak ordaindu eta gero finkaren baliotik geratzen dena nahikoa ez bada zentsuaren kapitala eta kapital horren %25 ordaintzeko, zentsuemaileak zentsuhartzailea derrigortu dezake zentsua luditzera, bermea osatzera edo ordainketa egin eta gero geratzen den zatia berari lagatzera; hiru horietatik zentsuhartzaileak erabakitzen du zein aukeratzen duenÂť. ALBALADEJOren esanetan, agindu hori aplikatu ahal izateko, egitezko kasuak hurrengo bi baldintzak bete behar ditu: lehendabizikoa, hasieran zentsupeko finka zenetik portzio bat bereiztea, muga-eguneratutako baina ordaindu gabeko pentsioak ordaintzeko; eta, bigarrena, pentsioak ordaindu eta gero finkaren baliotik geratzen dena nahikoa ez izatea zentsuaren kapitala eta berorren %25 ordaintzeko. Bi baldintzok betez gero, zentsuemaileak zentsuhartzailea behartu dezake zentsua luditzera, bermea osatzera edo ordainketa egin eta gero geratzen den zatia berari lagatzera. Lehenengo baldintza betetzen ez bada, hau da, zentsupeko finkatik zati bat bereizi ez bada zor diren pentsioak ordaintzeko, ezin izango da 1659. artikulua aplikatu; izan ere, adjudikatzaileak zentsu eta guzti eskuratuko du finka eta, horren ondorioz, zentsuemaileak finkaren gain akzio errealak egikaritzeko aukera izango du, adjudikatzaile horrek pentsioak ordaintzen ez baditu. KZren 1660. art.an oinarrituta, zentsuemaileak zentsuhartzailea behartu dezake (eta zentsuhartzaileak erabakitzen du hiru hauetatik zein aukeratzen duen) zentsua luditzera, bermea osatzera edo ordainketa egin eta gero geratzen den zatia berari lagatzera, ondoko kasuetan: finkaren balioa murriztu delaeta balio hori ez denean zentsuaren kapitala gehi kapital horren %25 ordaintzeko beste. Horrez gain, ondorengo inguruabarretarik bat bete behar da: 1. Finkaren balioa urritzea, zentsuhartzailearen erruz edo zabarkeriaz. Kasu horretan, zentsuhartzailea bera da kaltegaleren erantzule; 2. Zentsuhartzaileak bi urte jarraian pentsioa ez ordaintzea; 3. Zentsuhartzailearen porrota, konkurtsoa edo kaudimengabezia. Hortaz, hor aipatutako baldintzak betez gero, finkaren balio murrizketek ondore hori izango dute.

§72. ERRESERBA-ZENTSUA 279. Kontzeptua

Erreserba-zentsuaren bitartez, pertsona batek beste bati lagatzen dio ondasun higiezinaren gaineko jabari osoa; baina zentsuhartzaileak lagatzaileari urtero pentsio bat ordaindu behar dio, ondasun higiezinaren kontura (KZren 1607. art.). Jabaria eskualdatu eta pentsioa edo kanona eskuratzeko eskubidea duenari zentsuemaile deritzo; zentsuhartzaile, berriz, jabaria eskuratu eta pentsioa ordaindu behar duenari.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu