Eskubide errealak2

Page 12

hartzailea kendu ez den zatiarekin geratzen da. Bistan denez, kasu hori nahitaezko luditze-antzeko bat izango litzateke. Zernahi gisaz, jabetza nahitaez kentzearen ondorioz lortutako prezioa kapitala osorik ordaintzeko lain ez bada, zentsuak kendu ez den zatia kargatzeari eutsiko dio, zentsuaren kapitala gehi kapital horren %25 adinakoa izanez gero finkaren zati horrek duen prezioa. Kapitala gehi kapital horren %25 bestekoa ez bada zati horren prezioa, zentsuhartzaileak bi aukera ditu: kendutako zatia beste berme batekin ordeztea edo zentsua azkentzea (1627.3 art.). Alderdiek erabakiko dute kendu gabeko zatiaren prezioa nahikoa den ala ez, kapitala eta berorren %25 betetzeko; alderdien arteko adostasunik izan ezean, auzitegiek erabakiko dute. §71. ZAINPEKETA-ZENTSUA 277. Kontzeptua Zainpeketa-zentsuaren bidez, finkaren jabeak kapital bat jasotzen du eta, horren truk, finka hori kargatzen du, kanon edo pentsio bat ordaintzeko zamarekin (1606. art.). Finkaren jabeari zentsuhartzaile deritzo; eta kapitala emateagatik kanon edo pentsioaren hartzekodun bihurtu denari, berriz, zentsuemaile. KZren 1657.etik 1660.erako art.ek arautzen dute, zehatzmehatz, zainpeketa-zentsua. 278. Berezitasunak A) Pentsioa fruituz ordaintzea KZren 1657. art.aren arabera, «zainpeketa-zentsuaren pentsioa fruituz ordaintzea itundu denean, fruitu horien mota, kopuru eta kalitatea finkatu beharko dira; pentsioa ezin da izan zentsupeko finkak ematen dituen fruituen zati alikuota». Artikulu hori bat dator 1613.2 art.arekin, baina debeku bat gehitzen dio, pentsioa ezin delako izan finkak ematen dituen fruituen zati alikuota (hori enfiteusi zentsuan bakarrik onartzen da; ikus 1630.2 art.)

B) Luditzea KZren 1658. art.aren aginduz, «zainpeketa-zentsua luditzea izango da zentsuemaileari itzultzea, dena batera eta diruz, zentsua eratzean berak emandako kapitala». Azkentze-arrazoien artean aztertu dugu jadanik luditzea eta azalpen hori gogoratzea besterik ez dago.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu