Eskubide errealak2

Page 117

borondatezko hipotekak eratzeko ahalmena dutenek halakoa era dezakete, bai euren kabuz, bai ahalorde berezi eta askietsia duen ahaldunaren bitartez. Hipoteka eratzeko mandatua esanbidezkoa izan (KZren 1713.2 art.) eta eskritura publikoan agerrarazi behar da (KZren 1280.5 art.). ENZNk behin eta berriro adierazi du (autokontratuaren inguruko kasu askotan, gainera) interpretazio hertsia nagusitu behar dela, ahalordedunari eratxikitako ordezkaritza-ahalmenen norainokoari dagokionez. Beraz, ezin dira mandatura bildu eskrituran jaso gabeko kasuak (ENZNren 1999ko ekainaren 1eko ebazpena). Orobat, kontuan hartu behar da ordezkaritza-ahalordeak duen izaera, hau da, ea ahalorde hori merkataritzakoa ala zibila den. Bada, ahalorde zibilera ez dira biltzen, orokorrean behintzat, jabari hertsiko egintzak, kasuan kasuko agerkarian aipatu beharko direnak (KZren 1713. art.). Merkataritzako esparruari helduz, ordea, ahalorde orokorretara biltzen dira enpresako edo establezimenduko trafikora bideratu objektuen gaineko egintza- eta eragiketa-mota guztiak (281, 283, 284 eta 286. art.ak). Hipoteka-eskubide erreala baliozkotasunez era dadin, baliozko titulua behar da, arrazoi bidezko osagai eratzaile gisa, bai eta titulu hori Jabetza Erregistroan inskribatzea ere, izaera eratzailearekin. Horiek direnez hipoteka sortzeko behar diren bi osagaiak (eskritura publikoan jasotako titulua eta inskripzioa), subjektuek gaitasunaren inguruan bete beharreko betekizunak izan behar dira, hipoteka-eskubide erreala eratzeko unean, ez, aldiz, hipoteka Erregistroan inskribatzeko unean. Hipoteka eratzean adostasun materiala gertatzen da, eta Erregistroan inskribatzean, berriz, formala. Ondorenez, hipotekatzaileren adostasun materiala eskritura publikoan jasotzen da, eta une horretan bete behar dira gaitasunaren eta adostasunaren inguruko betekizunak, ez hipoteka inskribatzeko unean (Auzitegi Gorenak 1992ko ekainaren 1ean emandako epaia). §90. HIPOTEKA ERATZEA 354. Borondatezko hipotekak eratzea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.