Eskubide errealak2

Page 104

hipotekaren izaera erantsiak ez du esan nahi zeharo bat datozenik kredituaren eta hipotekaren arteko lotura juridikoak. Zehaztugabetasun-arazoek —edo, nahiago bada, lehenengo lotura juridikoa zehazteko arazoek (betebeharra zein den jakitea, betebeharraren behin betiko eragingarritasuna zein den jakitea, interesen aldakortasuna, hartzekoduna zein den zehaztea...)— erakusten dute kredituaren eta hipotekaren arteko banantzea. Kreditua eskubide subjektibo pertsonala den bitartean, hipoteka eskubide erreala da, eta, beraz, espezialitate- eta zehaztasun-printzipioen mende dago. Bat ez-etortze horrek sor ditzakeen arazoak konpon daitezke segurtasun-hipotekaren bidez, eta, gehienetan, gehieneko diru-kopurua bermatzeko hipotekaren bidez. Beste egoera batzuetan, hipoteka-loturak (juridiko erreala) ez du islatzen kreditu-lotura (juridiko pertsonala). Labur bada ere, horrelako egoerak noiz gertatzen diren azalduko dugu jarraian: nahitaezko lotura juridikoaren subjektuak eta hipoteka-loturaren subjektuak bat ez datozenean, bai eta zordun ez den hipotekatzailea edo hipotekatutako finkaren hirugarren edukitzailea dagoenean ere; hasierako zein amaierako epe-mugapean eratutako hipoteka-bermea izan eta epe-muga hori bat ez datorrenean betebehar nagusiak duenarekin; hipoteka-bermea baldintza etengarri edo suntsiarazlepean eratu eta gorabehera horrek kreditu-loturan eraginik ez duenean edota etorkizuneko edo zalantzazko gertaera lotura horretan eta hipotekan bat ez datorrenean. Are gehiago, baliteke hipoteka baldintza etengarripean eratzea eta bermatutako betebeharra baldintza suntsiarazlepean edota alderantziz. Orobat, baliteke kreditua eta hipoteka-bermea bat ez etortzea, kreditua oso-osoan inskribatu ez delako, hau da, itun batzuk ez direlako inskribatu Jabetza Erregistroan, HEren 51.6 art.aren arabera garrantzi errealik ez izateagatik. Horixe gertatzen da, adibidez, kreditua aurretiaz muga-eguneratzeko itun batzuekin. Bat ez etortzea gerta daiteke, berebat, hipoteka kanbio-letra bermatzeko eratuz gero; izan ere, horrelakoetan, ez da bermatzen azpian dagoen arrazoi bidezko lotura, ezpada kanbio-betebeharra edo betebehar kartularra. Ondorioz, hiru lotura juridiko daude: kanbio-letraren azpian dagoen arrazoi bidezko lotura, kanbio-lotura eta hipoteka-lotura juridikoa. Amaitzeko, bermatutako kreditua eta hipoteka ez datoz bat, hipotekarekin bermatutako kanbio,letra berriztatzen denean, baldin eta ulertzen bada berme erreala letra berrira hedatzeko ituna egin daitekeela. Arean ere, halakoetan, arrazoi bidezko lotura bera izan arren, kanbio-letra desberdina da, ex novo sortua, eta hipotekak ez du bermatzen azpian dagoen arrazoi bidezko lotura, baizik eta kanbio-letra bera.

§88. ONDASUN HIPOTEKA-MOTAK

HIGIEZINEN

GAINEKO

345. Borondatezko hipotekak Hipoteken inguruan sailkapen desberdinak egin daitezke,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak2 by elkarmedia - Issuu