Eskubide errealak1

Page 75

bide desberdinak ditu eskubideen eskuratzailea babesteko, horrek eskuratu badu Erregistroak eskubideari buruz agertzen duen inskripzioan konfiantza izanik, bestelako bidezkoketarik gabe. Erregistroak berak agertutako gorabeherek bakarrik dute eragina eskuratzailearen eskubidean. Baina, hori horrela izan dadin, eskuratzaileak onustez eta kostubidez eskuratu behar du eskubidea. Erregistroak ez du eskuratzailea modu sendo horretara babestuko, eskubidea dohain bidez eskuratu badu. Aiurri berean, eskubide zehatza agerrarazten duen Erregistro idazkuna zehaztugabea bada, hori jakin behar duenak eta jakiteko aukera duenak ez du Erregistroaren babesik. Ondasun higiezinei dagokienez, Erregistro bidezko publizitatea ez da publizitate sistema bakarra. Lehen esan dugun bezala, inskripzioa, orokorrean, ez da eratzailea, ezta nahitaezkoa ere. Eskubide errealak eratu, aldarazi eta azkentzen dira Erregistrotik kanpo. Edukitzak eratorritako itxura ere, nahiz eta ondasun higiezinen arloan ondasun higigarrietarako duen eragina izan ez, garrantzitsua eta adierazgarria da; horren ondorioz, Erregistroan inskribaturik ez dauden eskubide errealek estatutu berezia dutela esan daiteke. Halako babesa izanik ere, babes horrek ez du Jabetza Erregistroak ematen duen eragingarritasun maila. Jabetza Erregistroaren bidez, bertan inskribatuta dagoena ziurra eta zehatza delako ustea lor daiteke. Horrez gain, auzibide sumario baten bidez, akzioak egikari daitezke helburu desberdinak lortzeko, berbarako: eskubidea egiaztatzea, nahasmenduei amaiera ematea edota inoren ukantzan bidegabe dagoen gauza berreskuratzea. ยง8. ESKUBIDE ERREALEN PILAKETA 24. Lehentasuna, lehenespena eta lerruna Aurrerago esan dugunez, lehenespena, alde batetik, eskubide errealek ematen duten ahalmena da, gauza beraren gain pilatzen diren beste eskubideen aurka euren eragina nagusiarazteko. Bestetik, gauza beraren gain bi eskubide edo gehiago pilatzen denean sortutako gatazkak konpontzeko irizpidea edo printzipioa da, eskubide horiek euren artean bateraezinak badira edo ezin badira elkarrekin izan. Prior tempore, potior iure erregela modu desberdinean aplikatzen da, eskubideen arteko bateraezintasun mailaren arabera. Edozein modutan ere, erregela horren oinarrizko ideia hauxe da: kreditu-eskubideak euren artean pilatzen diren bitartean, eskubide errealetan, aldiz, eskubide bat besteen gainetik nagusitzen da; horrela, eskubide bateraezinak alde batera uzten dira edo eskubideen arteko hurrenkera antolatzen da, eskubide batzuen eragina beste batzuen eraginaren menpe geratuz. Eskubideen arteko baterakortasuna neurtzen da eskubide bakoitzak ematen duen luperketa zabalagoa edo murritzagoa kontuan hartuta, bai eta


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu