Eskubide errealak1

Page 64

Hirugarren gaia ONDASUNEN GAINEKO HARREMAN JURIDIKOEN EDUKIA

Laburpena: ยง6. Eskubide erreala: alde aktiboa eta alde pasiboa 14. Eskubide errealak hartzen dituen ahalmenak 15. Gozatzeko ahalmena: ondasunen ustiapena 16. Luperketa. Beste arau batzuetara jo beharra 17. Xedatzeko ahalmena 18. Ondasunen truke balioa diru bihurtzeko ahalmena 19. Eskuraketa eragiteko ahalmena 20. Alde pasiboak: karga, menekotasuna eta betebeharra ยง7. Eskubide errealen babesa eta publizitatea 21. Publizitatea, babeserako baldintza 22. Publizitatearen garrantzia ondasun higigarrien esparruan. 23. Publizitatearen garrantzia ondasun higiezinen esparruan ยง8. Eskubide errealen pilaketa 24. Lehentasuna, lehenespena eta lerruna 25. Lehentasuna Erregistroan ยง6. ESKUBIDE ERREALA: ALDE AKTIBOA ETA ALDE PASIBOA 14. Eskubide errealak hartzen dituen ahalmenak Eskubide errealak ematen duen ahalmen egoera aspalditik azaldu ohi da eskubide errealen ereduaren ikuspuntutik; eredu hori, jakina denez, jabetza pribatuarena da. Kode Zibilaren arabera, eskubide errealen artean, jabariak du edukirik zabalena. Jabariaren titularrak bi ahalmen mota ditu: gozatzea eta xedatzea, alegia (KZren 348. art.). Kodeak ahalmen horiek definitu ez baditu ere, doktrinak finkatu izan ditu tradizio luze baten ondorioz. Horretara, gozatzea ondasuna zuzenean erabiltzea da edo, bestela esanda, gauzak eman ditzakeen onurak modu zuzenean lortzeko aukera. Hau da, gozatzeak gauzaren erabilera balioa gauzatzea dakar. Xedatzea, berriz, gauzen truke balioa diru bihurtzea da, hots, gauzen balio ekonomikoa diru bihurtzea da, gauzaren titularrak izan duen


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.