Eskubide errealak1

Page 55

Bigarren gaia HARREMAN JURIDIKOERREALEN EGITURA

Laburpena: ยง4. Harreman juridikoerrealen subjektuak 7. Subjektua zehaztea 8. Gaitasuna 9. Subjektuak bat edo batzuk izatea: antolaketarako sistemakn (beste arau batzuetara jo beharra) ยง5. Harreman juridikoerrealen objektua 10. Ondasunak, harreman juridikoerrealen objektu 11. Betekizun objektiboak 12. Ondasun higigarrien eta higiezinen gaineko eskubide errealak 13. Eskubide errealen aldarazpena ยง4. HARREMAN JURIDIKOERREALEN SUBJEKTUAK 7. Subjektua zehaztea Harreman juridikoerrealak pertsonen artean gauzatzen dira, horiek zenbait gauza (materiazkoak zein materiagabeak) dituztelako. Berez, gauzok kanpo munduko errealitateak dira edo adimenaren sorkuntzak. Harreman juridikoerrealen egitura dela bide, eskubide subjektiboen eta harreman juridikoen teoria orokorra aplika dakieke. Eskubide errealek nolabaiteko lotura dakarte, elkarren mendeko harremanak eratuz; harreman horien barruan, egoera aktiboak eta pasiboak sor ditzakete. Betebehar izaerako harremanek ez bezala, harreman juridikoerrealek ez dituzte beti pertsona jakinak elkarren artean lotzen. Aurreko gaian ikusi dugun moduan, eskubide errealaren titularrak duen egoera subjektiboak eragina izan dezake hainbat pertsonarengan, hots, kopuru zehaztugabeko pertsonek errespetatu egin behar dute titular horrek gauza jakinari begira duen egoera. Jabetza dugu horren adibide: jabariaren titularrak ez du zuzeneko harremanik eratzen, gauza berarekin elkarjotzeak izan ditzaketen pertsonekin; hala eta guztiz ere, horiek guztiek errespetatu behar dute jabeak gauzari buruz hartzen duen edozein erabaki.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.