Eskubide errealak1

Page 51

berezia eta sendoa izatea. Lotura horrek adierazi nahi du titularrak zuzenean eskuratzen dituela, inolako bitartekotzarik gabe, gauzak ematen dituen onurak; hau da, titularraren interesa asetzen da gauzari destino zehatza ematen zaionean. Horregatik, titularrak gauzaren gainean duen eskubidea jar dezake, berak gauzarekin dituen harremanekin elkarukitzerik duen edozein hirugarrenen aurka. Labur-zurrean, eskubide errealen ezaugarriak dira gorago aipatu ditugun bi hauek: gauza (edo ondasun) zehatz batekin nolabaiteko lotura, eta eragingarritasun erreal izenaz ezagutzen dugun babes sistema berezia. Era berean, eragingarritasun erreal horrek bi bereizgarri ditu: trafikoan hirugarrenen aurka jar daiteke eta beraren babeserako konponbide bereziak daude (akzio errealak). Akzio erreal horien ezaugarriak, berriz, ondokoak dira: a) Legitimazio pasibo zabala. Aurretiaz ezarritako harremanei kalte egin, horiek bazter utzi edo urritzen dituzten edozein ukandun, edukitzaile nahiz titularren kontra egikari daitezke. b) Epe bereziak (KZren 1962 eta 1963. art.ak). c) Xedea gauzetatik onurak ateratzea izatea; horretarako, gauzak titularraren esku jarri behar dira edo helburu zehatzak lortzeko erabili behar dira. Akzio erreal horiek jabetza babesteko sortu ziren bereziki. Hala eta guztiz ere, gaur egun hauek dira garrantzitsuenak: lehenlehenik, finkapen- edo aitorpen-akzioak, esate baterako, jabaria adierazteko akzioa eta akzio aitorrarazlea; horien helburua da akzio horiek egikaritzen dituenak titularra dela adieraztea. Bigarrenik, akzio askatzaileak, adibidez, ukatze-akzioa; izenak berak dioenez, akzio hori erabiltzen da, gauzaren gainean bestelako eskubiderik ez dagoelako adierazpena lortzeko. Eta, azkenik, berreskuratze-akzioak, besteak beste, erreibindikazio akzioa; horien bidez, titularrak berriro lor dezake gauza gozatu eta lupertzea, hirugarrenek eragotzi edo oztopatu badiote. §3. ESKUBIDE ERREALEI BURUZKO ANTOLAKETA ETA ARAUKETA 5. «Numerus clausus». Zuzenbide tipotik kanpoko eskubide errealak Ikuspegi desberdin askotatik ondoko arazoa azaldu izan da Espainiako doktrinan: legeak aldarrikatu eta aitortutako kategorietatik kanpo, gizabanakoek sor dezakete «eragingarritasun erreal» izeneko babesa duten harremanik?


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.