Hogeita hirugarren gaia ZORTASUNAK (II): ZORTASUN PERTSONALAK; LEGEZKO ZORTASUNAK BEREZIKI
Laburpena: ยง68. Zortasun pertsonalak 257. Zortasun errealak eta pertsonalak bereiztea 258. Araubidea 259. Bazka, egur eta baso-aprobetxamenduen gaineko zortasuna ยง69. Legezko zortasunak bereziki 260. Kontzeptua 261. Sailkapena 262. Urei buruzko zortasunak 263. Bide-zorra 264. Abelbideak 265. Mehelinak (igorpena) 266. Argi-bistak 267. Euri urak husteko zortasuna 268. Distantziak eta bitarteko obrak 269. Itsasertzei buruzko zortasunak ยง68. ZORTASUN PERTSONALAK 257. Zortasun errealak eta pertsonalak bereiztea Erromako zuzenbideari buruz Justinianok egin zuen konpilazioan, bereizi egin ziren zortasun errealak eta pertsonalak. Azken horien artean sartu ziren, hain zuzen ere, gozamena, erabiltze- eta biztantze-eskubideak, bai eta Zuzenbide tipotik kanpoko zortasun deiturikoak ere. Erdi Aroan, zortasun pertsonalen artean sartu ziren garai hartan izaera feudala zuten harreman zehatzak ere. Frantziako Kode Zibila idatzi zutenek uste izan zuten zortasun pertsonal adierazmoldeak izaera feudal horren kutsua zuela. Hori dela bide, lege-testuetatik kendu egin zuten adierazmolde hori. Era berean, gozamena eta erabiltze- nahiz biztantze-eskubideak, zortasun pertsonal gisa itxuratu beharrean, eskubide erreal autonomo gisa itxuratu zituzten. Espainian, Kode