Eskubide errealak1

Page 476

azkentzen), beste erkideentzat. Berebat, manu hori aurreko manuaren salbuespena da; hots, manu hori ezartzen da, 547. artikulua aplika ez dadin, lur nagusiaren erkide batek bakarrik erabiltzen duenean zortasuna. Laburbilduz, 547. art.ak preskripzio azkentzailea aipatzen du eta ez, ordea, eskuratze-preskripzioa. Beste gauza bat da eztabaidatzea artikulu horretan eskuratze-preskripzioa sar daitekeen ala ez, manu hori modu hedatzailean interpretatuz gero. Nire ustez, ez dago eragozpenik hori horrela izan dadin, printzipioa berbera baita, etengabeko eta ageriko zortasunen kasuan (537. art.). 248. Lurren kanpo itxura gertatze bidez aldatzea Kodeak ez du beren beregi arautzen kasu hori, baina 546.3 art.ak ondoriozta dezake. Orobat, lurren kanpo itxura gertatze bidez aldatzeak zortasuna azkentzen du; ondorenez, zortasuna modu berean aldaraz daiteke, lurren egoera berriaren ondorioz ezinezkoa bada zortasuna erabiltzea, lehenago erabiltzen zen leku eta modu berean. 249. Lege bidez Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legearen 230. art.ak lege bidezko aldarazpena arautzen du, lurzatien baterakuntzarako. Manu horren arabera, «lur-zortasunak azkendu, artatu, aldarazi edota sortzen dira, jabetzari buruzko antolamendu berriaren eskakizunen arabera». §67. ZORTASUNAK AZKENTZEKO ARRAZOIAK 250. Bateratzea Zortasunak azkentzen dira, «pertsona berarengan bateratzen direnean lur nagusiaren gaineko jabetza eta zortasunpeko lurraren gainekoa» (KZren 546.1 art.). Hizkera teknikoa erabiliz, zortasunak azkentzen dira, bateratzearen ondorioz. Bada, erregela hori nemini res sua servit printzipioa aplikatzearen ondorio besterik ez da. Bateratzea gerta dadin, integrazio erreal eta pertsonal osoa izan behar da. Adibidez, ez da bateratzerik gertatzen, zortasunpeko lurraren jabekide batek lur nagusia eskuratzen duenean; edota irabazpideko sozietateak zortasunpeko lurra eskuratzen duenean, ezkontide bat lur nagusiaren jabe izanik.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.