Eskubide errealak1

Page 468

zortasun-eskubidea aitor dezan eta, hala denean, kaltegalerak ordaintzera kondenatua izan dadin. Edozein modutan ere, zortasunari eragindako kalteen aurka, lur nagusiaren jabeak erabil ditzake gainerako eskubide errealen titularrek dituzten bideak ere; batik bat, HLren 41. art.ko akzioa, zortasuna inskribatuta badago, eta edukitza interdiktuak, zortasunaren titularra edukitzailea den aldetik. Bestalde, gerta daiteke edozein pertsonak adieraztea lur baten gaineko zortasunaren titularra dela. Adierazpen horren aurka, lur horren titularrak, bere burua defendatzeko, zortasuna ukatzeko akzioa egikaritu behar du. Akzio horren oinarria, izatez, printzipio hau da: jabetzak kargarik ez duela uste izango da, kontrakoa frogatzen ez den bitartean. ยง65. ZORTASUNA ERATZEA 241. Lege bidez eratzea Legeak ez du zuzenean zortasunik eratzen; aitzitik, jabaria mugatzen du. Esaterako, KZren 552. art.ak egitezko kasu zehatz bati ondore juridikoa eratxikitzen dio, modu automatikoan edo ipso iure. Kasu horri manuak berak uren berezko zortasun deitzen dio. Hala eta guztiz ere, hori zortasuna izan beharrean, jabariaren muga da.

Ildo beretik, bereizi beharrekoak dira hor azaldutako kasua eta jarraian azaltzen dena: legeak zortasunaren ezarpena eskatzeko ahalmena ematen dio pertsona zehatz bati, arauaren egitezko kasua betetzen denean (ikus 554, 557 eta 564. art.ak). Hortaz, legeak ez du zortasunik ezartzen; aitzitik, legeak ahalbidetu egiten du zortasuna eratzea, egintza juridiko baten bidez. Interesdunen arteko akordiorik izanez gero, zortasuna negozio juridiko bidez eratu dela esan daiteke, hori berori baita egintza eratzailearen izaera. Haatik, ez badago akordiorik lur nagusiaren eta zortasunpeko lurraren jabeen artean, noraezekoa da aginte eskudunaren egintza, hau da, Administrazioaren edo epaileen egintza. Gehienetan, jabetzaren arloan, epaileak dira eskudun; hala ere, salbuespenez, Administrazioa izan daiteke eskudun, lege-manuren batek eskumen hori eratxikitzen badio. Epai- edo administrazio-organoek burutzen badute egintza juridiko eratzailea, orduan esaten da zortasuna adjudikazio bidez ezarri dela. 242. Negozio bidez eratzea


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu