Eskubide errealak1

Page 465

bide-zorra ezar dezake eta, horren bitartez, ez du jabetza murrizten; aitzitik, zortasunak kargatzen duen eskubidea (hots, gozamena) gutxitzen du. Horretara, zortasun hori ezin da betierekoa izan, aldi baterakoa baino. Ondorenez, zortasunak bere horretan irauten du, eskubide erreal mugatuak dirauen bitartean. Esangura berean, hauxe dio 596. art.ak: «norbaiti finkaren gaineko jabari zuzenekoa dagokionean, eta beste inori, berriz, haren gaineko jabari erabilgarria, ezin izango da finka horren gain borondatezko eta betiereko zortasunik ezarri, bi jabeon adostasunik gabe». KZren 597. art.ak hauxe dio, jabarikidetzari buruz: «funts indibisoaren gain zortasuna ezartzeko, jabekide guztien adostasuna izan behar da». Agerikoa denez, manu horrek errepikatu besterik ez du egiten KZren 397. art.an jasotako erregela; horren arabera, administrazio-egintza berezietan — hau da, xedapen- eta karga-egintzetan— noraezekoa da ahobatezko adostasuna. Hortaz, ez da zortasun-eskubide errealik izango, jabekide guztien adostasuna lortu arte. Nolanahi ere, 597. art.aren hirugarren lerrokadaren arabera, «jabekide batek bere kabuz eman badu adostasuna, berak eta beraren oinordekoek ezin dute eragotzi emandako eskubidearen egikaritza, oinordekook banakako tituluaren bidezkoak izan zein izan ez». Lerrokada horretan, ondoko printzipioaren lege-aplikazioa jasotzen da, alegia: inork ezin du bere egintzen aurka jo. Hortaz, eskubideemaileak eta berorren oinordekoek ezin dute jo eskubide horren titularraren aurka. Eskubide hori, izatez, ez da betebehar izaerako eskubide huts bat eta banakako titulu bidez oinordeko direnek ere eskubide hori errespetatu behar dute. Gisa berean, eta betebeharrekin gertatzen denaren kontra, ezin daiteke esan eskubide horrek inter partes eragingarritasuna bakarrik duenik (Kode Zibilaren 1257. art.). Hala ere, ez da lurraren gaineko zortasunik izango —hau da, ez da eskubide errealik izango—, partaide edo erkide guztiek euren adostasuna eman arte (KZren 597.2 art.). §64. ZORTASUNEN EDUKIA 237. Iturrien arteko hurrenkera KZren 598. art.ak oinarrizko arau bat ematen du, zortasun-eskubidearen edukiari buruz. Arau horren arabera, «lur nagusiaren eskubideak eta zortasunpeko lurraren betebeharrak zehaztuko dira tituluaren bidez, eta, hala denean, preskripzioaren ondorioz eskuratutako zortasuna edukitzearen bidez. Hori izan ezean, titulu honetako xedapen aplikagarriek arautuko dute zortasun hori». Nabari denez, manu horren idazkera akastuna da; izan ere, idazkera horri hitzez hitz helduta, eskubide eta betebeharren titularrak, pertsonak izan


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu