Eskubide errealak1

Page 459

247. Epea ahitzea eta edukitza 248. Lurren kanpo itxura gertatze bidez aldatzea 249. Lege bidez §67. Zortasunak azkentzeko arrazoiak 250. Bateratzea 251. Ez erabiltzea

252. Gauza mutatzea edo galtzea, horrek ezinezko egiten duenean zortasunaren egikaritza 253. Epea ahitzea edo baldintza betetzea 254. Uko egitea 255. Luditzea 256. Zortasunak azkentzeko beste arrazoi batzuk §61. ZORTASUN-ESKUBIDE ERREALA 229. Zortasunen kontzeptua, egitura, izaera juridikoa eta berezitasunak KZren 530. art.ak dioenez, «zortasuna da ondasun higiezin baten onurarako beste baten gain ezartzen den karga, bi ondasunon jabeak desberdinak izanik». Manu hori aztertuz gero, jakin daiteke zeintzuk diren, KZren arabera, zortasunen izaera juridikoa eta ezaugarriak. Lehenengo eta behin, zortasuna eskubide erreala da. Eskubide subjektiboa den heinean, zortasunak pertsonen arteko harremanak eratzen ditu eta ez, ordea, funtsen artekoak. Bestalde, zortasuna eskubide erreala denez gero, zuzenekoa eta erabatekoa ere bada. Bigarrenik, Kode Zibilaren arabera, inoren gauzaren gaineko eskubide erreala da zortasuna. Egineginean ere, ezin izan daiteke norberaren gauzaren gaineko zortasunik; doktrina klasikoari helduta, nemini res sua servit iure servitutis. Arean ere, gauzak euren jabeen zerbitzupean daude, jabetza-eskubidearen ondorioz eta ez, ostera, zortasun-eskubidearen ondorioz. Hori berori adierazten du KZren 530. art.ak, ondokoa dioenean: zortasuna ezartzen da, jabe desberdina duen ondasun higiezin baten onurarako. Irizpide berekoa da KZren 546.1 artikulua ere; azken horren arabera, zortasunak azkentzen dira, «pertsona berarengan bateratzen direnean lur nagusiaren gaineko jabetza eta zortasunpeko lurraren gainekoa», hau da, eskubideak bateratzen direnean. Halaber, zortasunaren objektua ondasun higiezina izan behar da berez. KZren 530. art.ak ez du hori zehazten, baina modu inplizituan hala segitzen da, artikulu horren bigarren lerrokadatik, zortasunpeko funtsari buruz hitz egiten


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.