Eskubide errealak1

Page 443

jabearen interesak —jabetza soila— edo gozamendunaren interesak — gozamena—). Asegurua nork ordaindu duen kontuan hartuta, ondoko bereizketa egiten du artikulu horrek: a) Asegurua jabeak eta gozamendunak ordaindu badute, ezbeharren bat gertatuz gero, gozamendunak eraikin berriaren gaineko luperketa du (berririk eraikiz gero); edo, bestela, jabeak eraikina berreraikitzeko interesik ez badu, gozamendunak eskubidea du, aseguruaren prezioak ematen dituen korrituak jasotzeko (518.1 art.). b) Lurraren asegurua gozamendunak bakarrik ordaindu badu, jabeak ez duelako ordaindu nahi, ezbeharren bat izanez gero, gozamendunak osoosorik jasotzen du aseguruaren prezioa; hala ere, diru kopuru hori finka berreraikitzeko inbertitu behar du (518. art.aren 2. lerrokada). c) Lurraren asegurua jabeak bakarrik ordaindu badu, gozamendunak ez duelako ordaindu nahi, ezbeharren bat gertatuz gero, jabeak osoosorik jasotzen du aseguruaren prezioa. Hala eta guztiz ere, gozamendunak lurzorua eta gaiak lupertzeko eskubidea du edo, bestela, lurzoruaren balioak eta gaienak ematen dituzten korrituak jasotzeko eskubidea, jabeak finka berreraiki nahi izanez gero (KZren 518.3 art., 517.2 art.arekin batera). Bukatzeko, KZren 519. art.ak kasu berezi bat arautzen du, gozamenpeko gauzaren galera juridikoari buruz: gauza horren jabetza nahitaez kentzea, hain zuzen. Artikuluak hauxe dio beren beregi: «herri-onura delaeta gozamenpeko gauza nahitaez kentzen bada, jabea behartuta dago gauza hori subrogatzera, gauza horren balio bera eta antzeko baldintzak dituen beste gauza batekin; edo, osterantzean, gozamendunari kalteordainaren legezko korrituak ordaintzera, gozamenak iraun behar duen denbora osoan zehar. Jabeak azken hori aukeratuz gero, korrituen ordainketa fidantza bidez bermatu beharko du». Manuak argi xedatzen duen moduan, jabearen eskutan dago aukeratzea. Bestetik, nahitaez jabetza kentzen duenak jabetza hori eskuratu behar du, inolako zama edo kargarik gabe. Gozamena eskubide erreala den aldetik, erabatekoa da eta erabateko izate horrek ez du gainditzen jabetza nahitaez kentzearen muga. Arean ere, gozamenak erga omnes ondoreak sortzen ditu; hau da, ondore horiek hedatzen dira, gauza eskuratzen duen edozein pertsonaren kontra, gozamenpeko gauzaren jabetza nahitaez kenduz eskuratzen denean izan ezik. Halakoetan, gozamenak ezin du gauza beraren gain iraun, bai, ordea, «balio bera eta antzeko baldintzak» dituen beste gauza baten gain edo, subrogazio errealaren printzipioa aplikatuta, kalte-ordainak sortzen dituen legezko korrituen gain, «gozamenak iraun behar duen denbora osoan zehar». 215. Eratzailearen eskubidea suntsiaraztea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.