Eskubide errealak1

Page 421

KZren 469. art.aren arabera, «halaber, gozamena eskubide baten gain era daiteke, eskubide hori bereberezkoa edo eskualdaezina denean izan ezik». Printzipio hori kontuan hartuta, KZren 475, 486 eta 507. art.ek gozamen berezi hauek arautzen dituzte: errentak, aldizkako pentsioak, edota obligazioen zein eramailearentzako tituluen korrituak jasotzeko eskubidearen gaineko gozamena; industria-ustiategien gaineko gozamena; lurrak, eskubide errealak edota ondasun higigarriak erreklamatzeko akzioen gaineko gozamena; eta, amaitzeko, kredituen gaineko gozamena. Kasu horietan, gozamenaren objektu den eskubidearen ahalmenak egikaritzen dira, gozamenaren ahalmenak egikaritzen diren moduan; beste hitz batzuekin esateko, gozamenpeko eskubidea bera da gozamendunak gauzaren gain dituen ahalmenen muga. C) Unibertsaltasunak KZren 506 eta 510. art.ek ahalbidetzen dute gozamena eratzea, ondare edo jarauntsi osoaren gain. Hala ere, kasu horietan, ez dago gozamen bakar bat; aitzitik, ondareak edo jarauntsiak zenbat osagai izan eta beste horrenbeste gozamen dago. §57. GOZAMENAREN EDUKIA 201. Gozamendunaren egoera juridikoa KZren 470. art.aren arabera, «gozamenaren eraketa-tituluak zehaztuko ditu gozamendunaren eskubide eta betebeharrak; titulu horretan ez bada ezer zehaztu edo bertan zehaztutakoa nahiko ez bada, hurrengo bi ataletan jasotako xedapenak aplikatuko dira». Hortaz, gozamendunaren egoera juridikoa zehazteko, lehenengo eta behin, eraketa-titulua izan behar da kontuan; eta, modu subsidiarioan bakarrik, Kode Zibilean xedatutakoa. Manuak ondorengo bi ataletara baino ez du igortzen; hala ere, gozamenaren azkentzeari buruzko atala ere aintzat hartu behar da, manuaren igorpena okerrekoa baita. Gozamendunari dagozkion ahalmenen artean, bi multzo nagusi bereizi behar ditugu. Lehenik, gozamenpeko ondasuna lupertzeko ahalmenak; horietara bildu behar dira, fruituak eskuratzeko ahalmena ez eze, hirugarren batek izan ditzakeen ahalmenak ere bai, gozamenpeko gauza eduki, erabili, hobetu eta aprobetxatzeko. Bigarrenik, gozamena bera xedatzeko ahalmenak, hau da, gozamena kargatzeko eta besterentzeko ahalmenak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.