Eskubide errealak1

Page 414

Hogeigarren gaia GOZAMENA (I): KONTZEPTUA, EGITURA ETA EDUKIA

Laburpena: §56. Gozamena: oinarrizko ideiak 197. Gozamenaren kontzeptua eta izaera juridikoa 198. Gozamena eratzea 199. Gozamenaren subjektuak 200. Gozamenaren objektua §57. Gozamenaren edukia 201. Gozamendunaren egoera juridikoa 202. Gozamendunaren lupertze-ahalmena 203. Gozamendunaren lupertze-ahalmenak dituen mugak 204. Gozamendunaren xedatze-ahalmena 205. Gozamena, gozamendunak besterentze-ahalmena duenean 206. Gozamendunaren babes juridikoa 207. Gozamendunaren betebeharrak 208. Jabe soilaren egoera juridikoa: ahalmenak eta betebeharrak §56. GOZAMENA: OINARRIZKO IDEIAK 197. Gozamenaren kontzeptua eta izaera juridikoa Kode Zibilaren 467. artikuluaren arabera, «gozamenak inoren ondasunak lupertzeko eskubidea ematen du, ondasun horien forma eta izaera artatzeko betebeharrarekin batera». Manu horretan oinarriturik, gozamena definitzeko hauxe esan daiteke: gozamena inoren gauzen gaineko eskubide erreala da eta ahalmenik zabalenak eratxikitzen ditu, gauza horiek lupertzeko, euron forma eta izaera aldatu gabe. KZren 467. art.an oinarritzen den definizio horri beste osagai bat gaineratu behar diogu (manu horretan osagai hori aipatu ez arren, noraezekoa dena gozamenean): gozamenak iraupen mugatua du, hots,


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.