Eskubide errealak1

Page 409

jabeen batzaren akta-liburuak zaintzea (19.4 art.); 9) bost urtetan bileretako deialdiak, berri emateak, ahalordeak eta gainerako agiri garrantzitsuak gordetzea (19.4 art.).

195. Jabetza horizontala azkentzea JHLren 23. art.ak jaso ditu jabetza horizontalaren araubidea azkentzeko arrazoiak. Manu horren arabera, jabetza horizontala azkentzen da, lehendabizi, eraikina sustsitzen bada, hau da, baldin eta berreraikitze-kostuak finkaren balioaren 100eko 50 gainditzen badu ezbeharra gertatzeko unean, salbu eta kostu horren gaindikina aseguruak estaltzen duenean. Bigarrenez, jabetza horizontalari buruzko araubidea azkentzen da, eraikinaren gaineko jabetza jabekidetasuna edo jabetza arrunt bihurtzen denean. Hori berori gerta daiteke, bai jabekide batek eraikinaren osagai privativo guztien gaineko jabetza eskuratzen duenean, bai jabe batzuek pro indiviso eskuratzen dituztenean eraikinaren pisu zein lokal guztiak. Araubide hori ez da ipso iure azkentzen, jabetzari buruzko egora horien ondorioz; aitzitik, eraikinaren osagai pribatibo guztien jabeak edo jabekideak azaldu behar dute horizontalitatearen araubidea azkentzeko asmoa. Eurok asmo hori azaltzen badute, une horretan bertan jabetza horizontalaren araubidepean dagoen eraikinaren osagai pribatiboen jabe izateari uzten diote eta eraikin edo ondasun higiezinen eremu osoaren jabekide (asko badira) edo jabe arrunt (bakarra bada) bihurtzen dira. §55.

ONDASUN HIGIEZINEN EREMU PRIBATUAK

196. Kontzeptua, eraketa eta araubidea JHLren 24. art.ak arautu ditu ondasun higiezinen eremu pribatuak. Artikulu horrek ondasun higiezin horiek deskribatu ditu eta KZren 396. art.ak jaso jabetza moten artean sartu ditu. Beraz, higiezin horiek ere horizontalitatearen araubidepean daude, nahiz eta 24. art.ak ezarri berezitasunak izan. Gunea izan dadin, ondoko betekizun hauek bete behar dira:


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Eskubide errealak1 by elkarmedia - Issuu