Eskubide errealak1

Page 374

errefakziozko kredituek edota aseguratzailearen pribilegioak) izan dezaketen lehentasun edo pribilegioari. §53. «PRO DIVISO» ERKIDEGOA 188. Kontzeptua eta ezaugarriak Erkidego arruntaren eta «pro diviso» erkidegoaren egoerak desberdinak badira ere, bigarren hori betidanik aztertu izan da lehenengoarekin batera. «Pro diviso» erkidegoetan, ondasun baten gaineko jabetza hainbat pertsonari dagokio aldi berean, baina jabekide horiek ondasunaren aprobetxamendu ezberdinen titularrak dira. Horixe gertatzen da subjektu batek lurra ustiatzeko eskubidea duenean, beste batek lur horretako zuhaitzak ustiatzeko eskubidea duenean eta abar. Autore batzuen ustez (LACRUZ), mehelina ere pro diviso erkidegoaren adibidea izango litzateke. Jurisprudentziaren arabera, egoera horiek eta jabekidetasuna ez dira berberak, antzekoak diren arren; dena den, epai batzuek antzekotasun hori ukatu egin dute, jabetza zatitua edo jabetzen arteko pilaketa kasuak direla baitiote (Auzitegi Gorenak 1965eko apirilaren 8an emandako epaia). Bukatzeko, pro diviso erkidegoetan ez da zatiketa-akziorik agertzen, baina atzeraeskuratze, gehiagotze- edo bateratze-kasuak gerta daitezke, jabekide batek bere eskubideari uko egiten dionean.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.