Eskubide errealak1

Page 347

KZren 392.2 art.tik kanpo daude, beraz, erkideek egiten dituzten itunak, euroi erkide gisa dagozkien ahalmenak ituntzeko (esaterako, gauzaren erabilera eta administrazioari buruzko itunak, zamen ordainketari buruzkoak, erkidegoaren indibiso egoerari edo egoera horren era ezberdinei buruzko itunak eta abar). Hau da, artikulu horretaz landa geratzen dira erkidego-egoerak eratorritako ahalmenen edukia mugatzen duten itunak. Itun horiek, orokorrean, baliozkoak dira, aginduzko arauak urratzen ez badituzte eta moral zein ordena publikoa hausten ez badute (KZren 1255. art.tik atera daitekeenez). §50. ERKIDEEK BANAKA DITUZTEN AHALMEN ETA EGINBEHARRAK 175. Banakako ahalmenak gauza erkidearen gainean A) Erabilera KZren 394. art.ak arautzen du gauza erkidearen erabilera. Dena den, erkideek euren erara arautu dezakete erabilera hori, legearen arauketa baztertuz. Ikuspuntu horretatik, erabilerari buruzko arauak eskuemaileak dira neurri handi batean, arau horien edukia alda daitekeelako; geroago ikusiko dugu aldaketa hori erkideen gehiengoz ala aho batez egin behar den. Ordezko lege-araubideari helduta, KZren 394. artikuluaren arabera, erkidegoaren partaide bakoitzak gauza erkideak erabili ahal izango ditu, muga batzuen menpe. Gauza erkidea erabiltzeko ahalmen hori erkide bakoitzari dagokio; izan ere, erkideak gauza erkidea osoosorik erabil dezake, ez berari dagokion zati ideala bakarrik. Legegileak uste du gauza indibiso egoeran dela eta, horren ondorioz, gauzaren erabilera ere indibisoa dela. Horregatik, aditu batzuen ustez, KZren 394. art.ak gauza erkidearen erabilera solidarioa barneratzen du. Ez da, beraz, kuotaren eta erabiltze-ahalmenaren arteko loturarik; horren ondorioz, partaide guztiek gauza erkidea erabiltzeko ahalmen berbera dute. Bestalde, 394. artikuluak aipatzen duen erabilera, gauzaren zuzeneko erabilera izango litzateke. Hala ere, jabekideek euren erabiltze-ahalmena laga diezaiokete hirugarren bati (399. art.); lagapen hori diru truk


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.